Eustat
2023/02/10 - 13:44
EAEn 12.497 emakume ari dira I+G arloan lanean, horretan diharduten guztien % 37,2
Lanbide zientifikoetan gutxienezkoak izaten jarraitzen dute emakumeek, Medikuntza Zientzietan izan ezik, horietan emakumeak ia % 60 baitira. Osasun Zientzietako fakultateetan ere emakumeak dira gehiengoa, matrikulatutako ikasleen % 77 baitira emakumeak.
2023/02/08 - 14:12
Saltoki txikien mehatxu eta ahuleziak, indargune eta aukeren aurrean: zer nagusituko da?
Denda txikien salmentak % 2,9 handitu dira 2022an, aurreko urtekoen aldean. Gainera, txikizkako merkataritza sektorean enplegua % 1,7 hazi da Euskadi osoan.
2023/01/20 - 11:11
EAEk % 8,4ko langabezia tasarekin amaitu du 2022a, azken urtean puntu eta erdi behera eginda
Azken urtean okupatutako pertsona kopuruak gora egin du (17.100 gehiago), eta behera, ostera, langabeen kopuruak (15.000 gutxiago). Hala ere, hirugarren hiruhilekotik laugarrengora langabezia tasa puntu eta erdi igo da.
2023/01/20 - 08:46
Albiste izango dira: San Sebastian Eguna, 2022ko langabezia datua eta NATOren goi-bilera Alemanian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/16 - 12:12
Euskal ekonomia % 4,3 hazi zen 2022an, eta enplegua % 3,1
Datuen arabera, 30.000 lanpostu inguru sortu dira, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako 26.000 lanpostuak gaindituta. 2023rako, langabezia tasa % 8,3ra jaitsiko dela kalkulatzen da.
2022/11/21 - 12:45
Heriotza kopurua % 6,6 hazi da bigarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan
Apiriletik ekainera, 5.775 pertsona hil dira, eta heriotza horietatik 364 koronabirusak eragindakoak izan dira.
2022/10/27 - 21:13
EAEko euskaldunen portzentajea % 43,3ra igo da hamar urtean
936.812 herritar ondo moldatzen dira euskaraz, eta 412.996 "ia euskaldunak" dira, Eustaten ikerketaren arabera.
2022/10/27 - 13:03
Euskal Autonomia Erkidegoak 6.682 biztanle galdu ditu urtebetean, 2021etik 2022ra
Galera handiena Bizkaian gertatu da (-4.914), eta Araba da igoera izan duen lurralde bakarra. 2022ko urtarrilaren 1ean, 2.186.517 biztanle zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan.
2022/10/25 - 13:16
EAEko 500.000 herritarrek baino gehiagok osasun aseguru pribatua zuten iaz
Osasun aseguru bat duten EAEko herritarren kopuruak % 6,4 egin zuen gora iaz, 2019ko datuekin alderatuta. Guztira, mediku asegurua duten herritarren proportzioa % 23koa da.
2022/10/17 - 12:12
Moteldu egin da EAEko ekonomia, % 0,2 hazi baita aurreko hiru hilabeteekin alderatuta
Urte arteko hazkundea % 3,9koa izan da. Bestalde, enpleguak gora egin du berriro, % 0,3. Hala ere, egoeraren araberako informazio ekonomikoaren arabera, jarduera moteldu egin da Euskadiko ekonomiaren sektore nagusietan.
2022/10/17 - 10:03
Albiste izango dira: Euskadiko BPGa, Pobreziaren aurkako Eguna eta Guggenheim museoren gala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/22 - 12:35
EAEko BPGa % 1,1 hazi da 2022ko bigarren hiruhilekoan, % 5, duela urtebeteko datuarekin alderatuta
Enpleguak % 0,8 egin du gora aurtengo bigarren hiruhilekoan; urterik urterako hazkundea % 3,7koa da.
2022/09/21 - 15:49
2019ko turismo datuak hobetu ditu EAEk: hoteletan izandako sarrerak % 14 hazi dira
Eustatek emandako datuen arabera, 780.797 pertsonak hartu dute ostatu uztailean eta abuztuan EAEko hoteletan. Okupazio maila % 83koa izan da Euskadin, eta Gipuzkoan, are altuagoa, ia % 88koa.
2022/09/05 - 13:29
Saltoki handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira uztailean Euskadin
Lurraldeka, Araban izan du beherakadarik handiena, % 6,4 jaitsi baita, eta atzetik ditu Gipuzkoa (% 5,1) eta Bizkaia (% 4,8).
2022/08/23 - 14:39
EAEko landetxe eta apartamentu turistikoek pandemia aurreko zifrak gainditu dituzte uztailean
2022ko uztailean landa-ostatuetan erregistratutako sarrerak eta gaualdiak % 27,7 eta % 19,6 igo dira, hurrenez hurren, 2021eko uztailarekin alderatuta. Apartamentu turistikoetan, sarrerak % 76,7 igo dira eta gaualdiak % 54,8.
2022/08/22 - 13:21
Euskadiko hotel establezimenduek pandemia aurreko okupazio-mailak gainditu dituzte uztailean
Hain justu, hoteletarako sarrerak % 31 gehitu dira Euskadin eta gaualdiak % 34,8, Eustatek argitara eman dituen datuen arabera. Jatorri atzerritarra duten pertsonen egonaldiak nabarmen hazi dira.
2022/08/10 - 17:22
Immigrazioak % 11,9 egin zuen gora, eta emigrazioak, % 16,7 Euskadin 2021ean
EAEko migrazio-saldo positiboa 3.500 pertsonatik gorakoa izan zen joan den urtean. Euskadiko biztanleria etxez aldatzen denean, % 67 erkidegoan bertan geratzen da.
2022/08/05 - 16:08
Industria ekoizpeneko indizea % 12,1 igo da EAEn, eta % 0,8 Nafarroan
Ekaineko datuei erreparatuta, iazko hilabete berarekin alderatuta hazkundea antzeman du INEk bi kasuetan, baina urriagoa Nafarroarenean. Estatu mailan, berriz, % 6,4 hazi da industria ekoizpena ekainean.
2022/08/02 - 13:44
Euskal industriaren ekoizpena ia % 8 hazi da ekainera arte
Ekipamendu ondasunak eta energia dira Euskadin ekoizpen industriala haziarazi duten sektoreetako batzuk. Ekoizpen industrialeko indizeak % 13,9ko igoera adierazi du Araban; % 11,4koa, Bizkaian eta % 6,9koa, Gipuzkoan.
2022/07/26 - 13:54
Heriotzen kopurua % 4,8 murriztu zen 2021ean Euskadin
Hildako pertsonen batez besteko adina 81 urtekoa izan zen. Heriotzen kausei dagokienez, tumoreek, zirkulazio-sistemako gaixotasunek eta buru-nahasmenduek eragin dituzte heriotza gehien.