Euskal industriaren ekoizpena ia % 8 hazi da ekainera arte
Euskal industriaren ekoizpena % 7,9 hazi zen urteko lehen sei hilabeteetan 2021eko aldi berdinarekin alderatuta, ekipamendu ondasunetan (% 14,6 gehiago) eta energian (% 13,3) lortutako gehikuntzari esker.
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) jakinarazi duenez, ekainean bakarrik, industria ekoizpena urtetik urterako % 10,1 igo zen Euskadin. Aurreko hilabetearen aldean, 2022ko maiatzaren aldean, industriaren jarduna % 0,5 areagotu zen.
Euskal industriaren sektore handi guztiek izan zuten jokabide positiboa iazko ekainari dagokionez. Energiarenak, energia elektrikoaren ekoizpen eta banaketa zein petrolio finketa barne hartzen dituelarik, % 24,5eko hazkundea izan zuen eta ekipamendu ondasunak, motore bidezko ibilgailuen fabrikazioa, lokomotoren eta burdinbideko materialaren eraikuntza zein eraikuntza aeronautikoa eta nabala barne, % 17,5 hazi ziren.
Bitarteko ondasunei dagokienez, % 4,2 igo ziren. Metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa zein kautxozko eta plastikozko produktuen fabrikazioa jasotzen dituzte horiek.
Bestalde, kontsumo ondasunak urte arteko % 1,8 igo ziren, kontsumo ez iraunkorreko ondasunetan izandako % 4,3ko hazkundeari esker -elikagaien prozesatze eta kontserbazio jarduerak, garbiketa eta higienerako produktuen fabrikazioa zein jantzigintza-. Izan ere, kontsumo iraunkorreko ondasunak -altzarien eta etxetresnen fabrikazioa- % 7,6 jaitsi ziren.
Euskal industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, honako hauek egin zuten gora batez ere: garraio materialak (% 27), energia elektrikoak, gasak eta lurrunak (% 23,5) eta makineriak eta ekipamenduak (% 14,6). Aldiz, igoerarik txikiena elikagai industriek, edariek eta tabakoak (% 2,2) izan zuten.
Lurraldeka, ekoizpen industrialaren ekaineko urterik urterako bilakaera onuragarria izan da EAEko hirurentzat: % 13,9ko hazkundea izan zen Araban; % 11,3koa, Bizkaian eta % 6,9koa, Gipuzkoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.