EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Immigrazioak % 11,9 egin zuen gora, eta emigrazioak, % 16,7 Euskadin 2021ean

EAEko migrazio-saldo positiboa 3.500 pertsonatik gorakoa izan zen joan den urtean. Euskadiko biztanleria etxez aldatzen denean, % 67 erkidegoan bertan geratzen da.
Ehunekoetan, Araban bakarrik egin du gora migrazio-saldoak. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Ehunekoetan, Araban bakarrik egin du gora migrazio-saldoak. EITB Mediaren artxiboko irudia.

Etorkin kopuruak % 11,9 egin zuen gora Euskadin 2021ean, eta emigrazioak, % 16,7. Aurreko urtean, 39.427 etorkin izan ziren, eta 2020an, 35.221, Eustaten arabera. Bestalde, emigrazio-kopuruak ere gora egin du, 2020an 30.709 joale izan baitziren, eta 2021ean, 35.839.

Halaber, EAEko migrazio-saldo positiboa 3.500 pertsonatik gorakoa izan zen joan den urtean.

EAEko biztanleria areagotuz joan da urtez urte, migrazioari esker.

Lurraldez lurralde, Bizkaiak, kopuru absolutuetan, migrazio-saldo altuena izan zuen (1.465 pertsona); Arabak 1.179 pertsonako saldo positiboa izan zuen eta Gipuzkoak, 944 pertsonakoa. Ehunekoetan, Araban bakarrik egin du gora aurreko urtearekin alderatuta.

Orokorrean, etorkinen % 58 eta emigratzaileen % 45 atzerritarrak izan ziren.

Estatuari erreparatuz, hurrengoak dira immigrante gehien ekarri zituzten autonomia-erkidegoak: Gaztela eta Leon, Madril, Kantabria eta Katalunia.

Bestalde, Euskadiko biztanleria etxez aldatzen denean, % 67 erkidegoan bertan geratzen da.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X