Euskal ekonomia % 4,3 hazi zen 2022an, eta enplegua % 3,1
Euskadiko ekonomia % 4,3 hazi zen iaz, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak beteta, eta enplegua % 3,1; hau da, 30.000 lanpostu inguru sortu ziren, kalkulatutako 26.000 lanpostuak gaindituta.
Eustat Euskal Estatitika Institutuak astelehen honetan argitaratu du iazko laugarren hiruhilekoko kontuen aurrerapena. Horren arabera, autonomia erkidegoko sektore ekonomiko sektore guztiak hazi ziren, 2021an baino erritmo motelagoan, orduan Barne Produktu Gordina (BPG) % 5,9 igo baitzen.
Hiruhileko artean, 2022ko urritik abendura BPGa & 0,4 hazi zen aurreko hiru hilabeteekin alderatuta, eta % 2,8 2021eko aldi berarekin alderatuz gero.
2022ko azken hiruhilekorako kalkulatutako lanaldi osoko lanpostu kopurua aurreko urteko azken hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,9 handiagoa da, eta hiruhileko arteko terminoetan, berriz, % 0,1.
Eustatek martxoaren 3an osatuko ditu datuok. Orain artekoek erakutsi dutenez, euskal ekonomiaren hazkundea moteldu egin da 2022an.
Urte honetarako kalkuluen arabera, urtearen amaieran BPGak % 2,1eko hazkundea izango du, Jaurlaritzak aurreikusi zuena baino bi puntu gutxiago, covid agerraldi berriek eta Errusiak Ukraina inbaditzeak eraginako dezelarazio ekonomikoaren ondorioen aurretik.
2023rako, langabezia tasa % 8,3ra jaitsiko dela kalkulatzen da, eta horrek 12.000 lanpostu inguru sortzea ekarriko luke.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.