EAEk % 8,4ko langabezia tasarekin amaitu du 2022a, azken urtean puntu eta erdi behera eginda
Azken urtean, 2021eko laugarren hiruhilekotik 2022ko laugarren hiruhilekora, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasak 1,5 puntu egin du behera: % 9,9tik % 8,4ra, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera.
2019ko eta 2020ko datuekin alderatuta, langabezia datuek hobera egin dute. Izan ere, 2020. urtearen amaieran langabezia tasa % 11,4koa zen, neurri handi batean pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileen eraginez, eta 2019aren amaieran, ostera, % 9,5ekoa.
Era berean, azken urtea erreferentzia gisa hartuta, landunak 17.100 gehiago dira (EAE), eta, langabetuak, 15.000 gutxiago.
Hala ere, hirugarren hiruhilekotik laugarrengora, langabezia tasa puntu erdi hazi da. Gainera, aurreko hiruhilekoan baino 4.600 landun gutxiago zenbatu dituzte, eta, 6.100 langabe gehiago. Zehazki, okupazioak gora egin du lehen mailako sektorean eta eraikuntzan, eta behera industrian eta zerbitzuetan.
Urte amaieran, guztira, 88.500 langabe eta 962.600 landun zeuden EAEn.
Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian 5.200 langabe gehiago daude eta langabezia tasak % 0,9 puntu egin du gora, % 9,2raino. Arabak 14.300 langabe ditu, eta, bertan, langabezia 0,6 puntu hazi da, % 9ra arte. Gipuzkoa da langabezia tasa baxuena duen lurraldea (% 6,9) eta 200 langabe gutxiago erregistratu dituzte.
Hiriburuei dagokienez, langabeziak, Bilbon, gora egin du, eta 3.900 langabe gehiago daude, baita Gasteizen ere, 1.100 gehiago baitaude. Donostian, berriz, langabeziari dagokionez ez da apenas aldaketarik egon aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2022ko azaroan Europar Batasuneko langabezia tasa % 6koa izan zen eta Espainiakoa % 12,4koa.
Ekonomiaren hazkunde datuak aintzat hartuta zenbaki koherenteak dira, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak azaldu duenez, datuak koherenteak dira laugarren hiruhilekoko ekonomiaren hazkunde zenbakiekin. Eustatek urtarrilaren 16an aurreratutako datuaren arabera, euskal ekonomia % 4,3 hazi zen 2022an aurreko urtearekin alderatuta. Dena dela, 2022ko hirugarren hiruhilekotik laugarren hiruhilekora hazkundea moteldu egin zen (% 0,4).
Ekonomia eta Ogasun Sailak bidalitako ohar batean laugarren hiruhilekoko datuak baloratu ditu sailburuak. Horren esanetan, laugarren hiruhilekoko enpleguaren beherakadak eta langabeziaren hazkunde txikiak zerikusia dute azken hiruhilekoetan ikusten ari den ekonomiaren dezelerazio txikiarekin, eta, batez ere, EAEko lan merkatuaren urtarokotasun ereduarekin. Gaineratu duenez, "aurreko urtean ikusitakoaren errepikapena da: lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan enpleguan hobekuntzak eta langabezian jaitsierak izan dira, eta laugarren hiruhilekoan jaitsierak okupazioan eta igoera langabezian".
Horregatik, sailburuak adierazi duenez, garrantzitsuena da 2021eko eta 2022ko batez bestekoen analisia egitea. "Horiek lan merkatuaren sendotasunaren ideia fidagarria ematen digute, urtarokotasun koiuntura edozein dela ere", gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.