BIZTANLERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Heriotzen kopurua % 4,8 murriztu zen 2021ean Euskadin

Hildako pertsonen batez besteko adina 81 urtekoa izan zen. Heriotzen kausei dagokienez, tumoreek, zirkulazio-sistemako gaixotasunek eta buru-nahasmenduek eragin dituzte heriotza gehien.
Jendea Bilboko zebra-bide batean. EITB Mediaren artxiboko argazkia.
Jendea Bilboko zebra-bide batean. EITB Mediaren artxiboko argazkia.

Heriotzen kopurua % 4,8 murriztu zen Euskadin 2021ean aurreko urtearekin alderatuta. Eustaten arabera, 2021ean 23.073 pertsona hil ziren EAEn.

Joan den urtean hildako pertsonen batez besteko adina 81 urtekoa izan zen. Hamar urte lehenago, 2011n, 78,2 urtekoa izan zen, beraz, batez besteko adinak 2,8 urte egin

du gora azken hamarkadan. Gizonak, batez beste, 78 urterekin hil ziren, eta emakumeak, 84 urterekin 2021ean. 100 urte edo gehiago zituzten 421 pertsona hil ziren, horien artean % 83,1 emakumeak.

Heriotzen kausei dagokienez, 2021ean izandako heriotzen % 27,1 tumoreek eragin zuten; ondoren, heriotzen % 25,6 (5.915 heriotza) zirkulazio-sistemako gaixotasunek eragin zuten, eta hirugarrenik, heriotzen % 7,6 (1.763 heriotza) buru-nahasmenduek eta portaera-nahasmenduek.

Aurreko urtean 1.682 heriotza izan ziren covid-19aren ondorioz, guztizkoaren % 7,3. Lurraldeka, Bizkaia izan zen heriotza gehien izan zituen lurraldea, ondoren Gipuzkoa eta azkenik, Araba. Koronabirusagatik hil ziren gizonen kopurua emakumeena baino handiagoa izan zen, eta, adinari dagokionez, 80 urtetik gorakoen artean izan da

birusak eragindako heriotzen % 61,2.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute Madrilen, kalean hilda agertu den emakume baten heriotzarekin zerikusia duelakoan

07:30 aldera gertatu da guztia, Carabanchel auzoan. Osasun-zerbitzuek emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin, kolpe larriak baitzituen buruan. Ikerketak aurrera egin ahala, biktima bizi zen etxebizitzatik gertu gizon bat aurkitu dute agenteek, eta atxilotu egin dute, hilketa delitua egotzita. Genero-indarkeria kasu bat izan den ikertzen ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X