Gabonetako Loteria
2022/12/22 - 15:27
43.696 zenbakia osorik tokatu da Galdakaon, eta 10.800.000 euro utzi ditu
Bosgarren sari batek 10.800.000 euro utzi ditu Galdakaon. 43.696 zenbakia osorik saldu du Zamakoa kaleko loteria administrazioak. Dezimo bakoitza 6.000 eurorekin dago saritua.
2022/12/22 - 15:25
88509 zenbakiaren zati handi bat, bosgarren sarietako hirugarrena, Iruñean saldu da
Club Atlético Osasunak 2.500 partaidetza inguru banatu ditu bere web orriaren bitartez, hau da, 750.000 euro inguru.
2022/12/22 - 15:21
Pozez txoratzen Bilboko Ormaetxea loteria bulegoan, lehen saria banatu ondoren
Sari potoloaren serie bat Bilbon saldu da. Zenbaki irabazlea 05.490 da. Den-dena familia bakar batentzat izan da. Urtero-urtero zenbaki hori jokatzen dute, eta gaur zorioneko daude.
2022/12/22 - 15:15
Bigarren sariak 54 milioi euro banatu ditu Mungian; gehienak, Uri tabernako bezeroen artean
Auzoko bizilagunen artean zoriontasuna banatu du Uri tabernak. Dezimo bakoitzak 125.000 euro irabazi ditu. Asko lagun eta senideen artean partekatutakoak dira, goizeko kafean edo poteoan erosten diren horietakoak.
2022/12/22 - 13:56
Mungiako Uri tabernak bigarren sariaren zati handi bat saldu du, eta ia 54 milioi euro utzi ditu herrian
Mungiako 3. administrazioak saldu du zenbakia. Bidali zizkieten 45 serieetatik 43 saldu dituzte, eta ia 54 milio euro banatu. Sariaren zati handiena Uri tabernan banatu dute.
2022/12/22 - 13:35
Duela 40 urtetik 05490 zenbakira abonatutako familia bilbotar batek 4,4 milioi irabazi ditu sari potoloarekin
"Astero jokatzen dute eta belaunaldiak daramatzate zenbaki bera erosten: konstantziaren saria da", esan du administratzaileak, eta sarituak ezagutzen dituztela eta "aurpegia jartzen" dietela ziurtatu du.
2022/12/22 - 13:25
Bosgarren sari batek, 38454ak, zortea banatu du Santurtzin, Portugaleten eta Donostian
Santurtzin, Vapor Habana kaleko 9. zenbakiko bulegoan saldu da; Portugaleten, Carlos VII.a kaleko 17. zenbakian; eta, Donostian, zenbaki horren serie bakarra, Narrika kaleko 21. zenbakiko administrazioan.
2022/12/22 - 12:42
Bilbon, Azkoitian, Iruñean eta Cordovillan sari potoloaren dezimo batzuk saldu dituzte; 05490 zenbakia
Bilbon izan dute zorterik handiena; izan ere, Ormaechean, serie bat saldu dute. Azkoitian, Iruñean eta Cordovillan dezimo bana saldu dute. Guztira, Euskal Herriak ia 91 milioi berreskuratu ditu aurtengo zozketan, horietatik 54, Mungian.
2022/12/22 - 12:37
Sari nagusia, 05490, Bilbon, Iruñean eta Azkoitian saldu dute
Saria oso banatuta dago, 32 probintziatan saldu baita. Bilboko 1 zenbakiko Administrazioa (Urkixo zumarkalea) izan da Gabonetako sari nagusia saldu duenetako bat.
2022/12/22 - 12:23
Bosgarren sari bat, 43696 zenbakia, Galdakaon saldu dute osorik
Hain zuzen, Zamakoa kaleko administrazioan saldu dute.
2022/12/22 - 12:15
04074 izan da bigarren saria, eta zati bat Bilbon eta Mungian saldu dute
Hain zuzen, Bilboko administrazio batean, Ledesma kaleko 16.ean, 45 serie zituzten, eta beste hainbeste Mungiako beste batean, Lauaxeta Olerkari kalean, 7.ean. Denak saldu badituzte, 56 milioi euro izango lirateke bakoitzean.
2022/12/22 - 11:45
Gabonetako Loteriaren bigarren saria Bilbon eta Mungian saldu da
4.074 zenbakia Ledesma 16ko administrazioan (Bilbo) eta Lauxeta Olerkari 7ko bulegoan (Mungia) saldu da. Dezimo bakoitzaren jabeak 125.000 euro irabaziko ditu.
2022/12/22 - 11:00
Zer egin Gabonetako Loteria egokitzen bazaigu?
Niko Cuenca ekonomilariak gomendio praktiko batzuk eman dizkigu gaur ospatzen ari den Gabonetako Loteriaren zozketan sariren bat irabazten badugu.
2022/12/22 - 10:34
Hasi berria den Gabonetako Loteriaren zozketak 2.520 milioi euro banatuko ditu saritan
Gabonetako Loteriaren Zozketa Bereziaren bonboak goizeko 09:13an hasi dira bueltak ematen Madrilgo Errege Antzokian. Datozen lau orduetan 2.520 milioi euro inguru banatuko dituzte saritan.

2022/12/22 - 10:14
Ikusi eitb.eus-en zure zenbakiari saririk egokitu zaion
eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du zozketa, eta erabiltzaileek zenbakiak eta sariak egiaztatu ahal izango dituzte bilatzailean.
2022/12/22 - 10:02
Gabonetako Loteriaren zozketa
Saritan 2.520 milioi euro banatuko dituen zozketaren irudi onenak.
2022/12/22 - 08:47
Albiste izango dira: Konstituzionalaren betoa, Gabonetako loteria eta Sansoheta auziko epaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/21 - 16:04
Gabonetako zozketarako zenbakia azken unean erosi dute askok
Saltzaileek diotenez, aurten iaz baino gehiago erosiko dugu: batez beste 77 pertsonako EAEn eta 57 euro Nafarroan. Iaz, guztira, EAEko biztanleek 157 milioi eman zizkioten loteriari.
2022/12/21 - 13:10
Hemen da Gabonetako loteria: kontsulta ezazu zozketaren inguruan jakin beharreko guztia
Aurtengo zozketak 2520 milioi euro banatuko ditu saritan. Sari nagusiak 400.000 euro banatuko ditu dezimo bakoitzeko. Bigarren sariak 125.000 euro banatuko ditu dezimoko; eta hirugarren sariak, 50.000 euro.

2022/12/20 - 15:51
Laudioko La Casa de Resa loteria-administrazioak dekorazio ikusgarri batekin ospatu du 40. urteurrena
La Casa de Resa loteria administrazioa Laudioko lokalik bisitatuena da egun hauetan. 40 urte bete dituzte, eta modu berezian apainduta ospatu nahi izan dute. Jendea erakartzeko modua ere bada.