Gabonetako Loteria
Modulu hau probatzen ari gara, baliteke agertzen diren zenbakiak bat ez etortzea iazko saridunekin.
Gabonetako Loteria
Gabonetako Loteriaren emaitzak
Sari Potoloa
4.000.000€
-
Bigarrena
1.250.000€
-
Hirugarrena
500.000€
-
Laugarrena
200.000€
- -
Bosgarrena
60.000€
- -
- -
- -
- -
2021/12/22 - 12:03
Horrela abestu dute Basaurin osorik erori den Gabonetako loteriaren bigarren saria
Gabonetako loteriaren Zozketa Bereziaren bigarren saria 72119 zenbakiari egokitu zaio, beraz, dezimo bakoitzaren jabeak 125.000 euro irabaziko ditu. Basaurin saldu da oso-osorik.
2021/12/22 - 10:48
Gabonetako zozketako bosgarren sarietako bik milioiak utzi dituzte Barakaldon eta Azkoitian
92052 eta 89109 zenbakiak dira. Lehen zenbakiko 60 serie Barakaldoko Arteagabeitia ikastetxera joan dira, eta Azkoitiako Kale Nagusian kokatuta dagoen administrazioak 89109ko 60 serie zituen esleituta.
2021/12/22 - 10:35
Gabonetako Loteriaren zozketa
2021eko Gabonetako Loteriaren zozketako irudi onenak
2021/12/22 - 09:43
Gabonetako loteriaren zozketa zuzenean eitb.eus-en
Dena prest dago Gabonetako loteriaren zozketa egiteko. Publikoa Madrilgo Errege Antzokira itzuliko da. Jarraitu zuzenean zozketa streaming bidez eitb.eus-en.
2021/12/22 - 01:31
Loteria saltzaileak grebara deituta daude gaur, komisioak eguneratzea eskatzeko
Bihar administrazioak itxita edukitzera deitu dituzte, 17 urtez izoztuta baitituzte komisioak. Gabonetako Loteriaren dezimo bakoitzeko % 4 (80 zentimo gordin) baino ez dira saltzailearentzat; gero kenkariak ditu, gainera zenbateko horrek. Arazoa bistaratu eta Gobernuari presio egin nahi diete.
2021/12/21 - 15:54
Gabonetako loteriaren sari potoloa 35 aldiz egokitu da EAEn
Dirutza banatu duten loteria bulegoekin egon gara egun haietako oroitzapenak berritzeko. Biharko zozketari begira prestaketak nola egiten dituzten gertutik ikusi dugu.
2021/12/21 - 15:49
Loteria erosteko azken egunean, ilarak sortu dira zenbait administraziotan
Bihar izango da Gabonetako loteriaren zozketa eguna eta gaur da dezimo bat erosteko azken eguna. Zozketarekin batera, loteria saltzaileek greba egingo dute gainera.
2021/12/20 - 09:11
Loteriaren inguruko iruzurrak saihesteko hamar aholku
Eskumena duten tokietan bakarrik erostea, balizko sariei buruzko deiez eta mezuez ez fidatzea edo dezimoen egiazkotasuna frogatzea dira iruzurrak ekiditeko gomendioetako batzuk.
2021/12/19 - 14:48
EAEko herritarrek batez beste 78 euro jokatuko dituzte Gabonetako Loterian
Aurreko urtean baino ia euro bat gehiago da hori, eta bizkaitarrak dira diru gehien gastatuko dutenak, 94 euro batez beste.
2021/12/15 - 20:39
Gabonetako Loteriaren zozketako bonboak Madrilgo Real Antzokian daude jada
Gabonetako Zozketarako bonboak eta gainerako elementuak Madrilgo Real Antzokira iritsi dira asteazken honetan.
2021/11/16 - 15:57
Salmentek gora egin dute nabarmen Elizondoko loteria administrazioan
Espainiako Gabonetako loteriaren iragarkia Elizondon grabatu ostean, herriko administrazioan ez da dezimorik geratzen eta gehiagoren zain daude.
2021/11/11 - 22:06
Elizondoko kale elurtuak, 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkiaren protagonistak
Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga dira 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkiaren zuzendariak. Iragarkia Elizondon filmatu zen.
2021/11/11 - 13:23
2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkia Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendu dute
Ostegun honetan estreinatu dute 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkia. Ikusi Gabonetako Loteriaren aurtengo iragarkia.
2021/11/11 - 13:02
Gozatu 2021eko Gabonetako loteriaren iragarkiaz
Hauxe da aurtengo Gabonetako loteriaren iragarkia, "Bizitza partekatzen dugunarekin zortea partekatzen dugu" goiburupean..
2021/11/11 - 12:04
Noiz estreinatuko dute 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkia? Ordutegia eta non ikusi
Gaur estreinatuko dute 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkia. Kontsultatu jarraian zein ordutan eta non ikusi.
2021/11/03 - 16:31
Donostiak azaroaren 26an piztuko ditu Gabonetako argiak
Gabonetako argien inbertsioa 410.000 eurokoa da, 2019an baino % 4 gehiago eta 2020an baino ia bi aldiz gehiago. Udalak adierazi du "ahalegin handia" egin dutela merkataritza eta ostalaritza suspertzen laguntzeko.
2021/08/10 - 15:28
Hasi dira ilara luzeak Doña Manolitan, Gabonetako dezimo bat erosteko
135 egun geratzen dira oraindik gabonetako loteriaren sari potolo banatzeko. Baina batzuei hori igual zaie. Madrilen, ilara luzeak daude egunero Doña Manolita administrazioan dezimo bat erosteko.
2021/01/06 - 16:25
Sari potoloak bi milioi utzi ditu Bilbon eta 400.000 euro Donostian
Zehazki, 19.570 zenbakiak irabazi du sari nagusia. Dezimo gehienak Bilboko Zorrotza auzoan saldu zituzten; Donostiako Altza auzoan, berriz, bi dezimo. Saria oso banatuta egon da.
2021/01/06 - 15:16
Derion, Ermuan, Azkoitian, Lasarten, Donostian eta Hondarribian jausi da hirugarrena
Halaber, hirugarren sariak 75.000 euro utzi ditu Iruñean, Altsasun eta Cordovillan. Serie bakoitzak 250.000 euroko saria du, eta irabazleek 25.000 euro jasoko dituzte saritutako dezimo bakoitzeko.
2021/01/06 - 14:52
3.436, bigarren saria, Bizkaian eta Nafarroan egokitu da
Sariak 750.000 euro banatuko ditu serie bakoitzeko, eta zati bat Erandiora, Ermura (Bizkaia), San Andrianera eta Tuterara (Nafarroa) joango da.