Loteria saltzaileak grebara deituta daude gaur, komisioak eguneratzea eskatzeko
Gaur, abenduak 22, Espainiako Gabonetako Loteriaren egunean, greba deitu dute Estatu osoko loteria saltzaileek. Ez dituzte euren administrazioak zabalduko, komisioak 17 urtez izoztuta dituztela salatzeko.
Sare sozialen bidez ari dira mobilizatzen, Loteros en lucha (Loteria-saltzaileak borrokan) izeneko mugimenduan, eta haien bidez egin dute grebarako deia. Bihar, administrazioak ez zabaltzeko eskatu dute. Sariak ordaintzea atzeratuta, euren egoera bistaratu nahi dute eta Estatuari presio egin euren eskaerak entzun ditzan.
Komisioak eguneratzea eskatzen dute batez ere. Izan ere, Gabonetako Loteriari dagokionez, saltzen dutenaren % 4ko komisioa eskuratzen du administrazio saltzaileak, dezimo bakoitzeko 80 zentimo. Urtean zehar saltzen dituzten gainontzeko produktuak hortik gora daude. Batez beste, % 6 irabazten dute haietan eta, Gabonetakoaren irabazia ere ehuneko horretara igotzea eskatzen dute.
Hori bera agindu zieten orain ia bi hamarkada Espainiako loteria erakundetik. Baina agindutakoa ez da bete. Urtetik urtera, eros ahalmena galtzen ari direla salatzen dute.
% 4 horri, gainera, zergak eta bestelako kenkari batzuk aplikatu behar zaizkiela azaldu dute eta beraz "huskeria" dela saltzailearentzat geratzen dena.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko lan-egutegiak legezko prozedura jarraitu gabe aldatzen saiatzea salatu du ESK sindikatuak
Horren arabera, altzairutegian aritzen diren beharginek arratsaldez edota gauez bakarrik lan egin beharko lukete. ESK sindikatuak uste du neurri horrek eragin negatiboa izango lukeela kaltetutako langileen atsedenean zein osasunean.
Zarauzko eta Bergarako IAT zentroetako langileek greba mugagabea iragarri dute astelehenetik aurrera
Gipuzkoako gainerako IAT lantegietako lan-baldintzak eskatzen dituzte beharginek. Urtean 133 ordu gehiago egiten dituzte lan, eta 2.000 eta 8.000 euro artean gutxiago kobratzen dute.
Jaurlaritzak uko egin dio Osasun Kohesiorako Funtsari 51 milioi ordaintzeari, "neurriz kanpoko" kopurua dela iritzita
Alberto Martinez Osasun sailburuak egungo konpentsazio-sistema berrikustea eskatu du. "Arau argiak, babes nahikoa eta irizpide homogeneoak lurralde guztientzat", esan du.
Volkswagenek bere modelo sorta erdira murriztuko du "segmentu errentagarrienetan" kontzentratzeko
Konpainiak neurri sorta bat iragarri du, bere eskaintzaren konplexutasuna % 75 murriztea eta ibilgailuen urteko ekoizpena hamar milioitik bederatzira jaistea aurreikusten duena.
25 urteko langile bat larri zauritu da Azkoienen, eskailera batetik erorita
Baratze batean ari zen lanean, eta erorikoaren ondorioz, buruan kolpe larria hartu du. Helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
ENBAk neurriak eskatu ditu Eusko Label haragiaren "sektorearen egoera kezkagarriaren aurrean"
Azken bost urteotan, Eusko Label behi-azienden ustiategien kopurua % 25 jaitsi da. Haragi ekoizleek ohartarazi dute kostuen igoerak eta errentagarritasunaren jaitsierak arriskuan jartzen dutela sektorearen etorkizuna. Izan ere, ekoizpenean gehitutako kostuen ondorioz, abeltzain askok Euskaditik kanpo saldu behar dute haragia.
Etxebizitza babestuen % 30 errenta ertainentzat gordeko du Eusko Jaurlaritzak
Urtean 20.000 eta 46 000 euro bitarteko diru sarrerak dituzten bizikidetza unitateek etxebizitza babesturako sarbidea izango dute.
Bajen inguruko polemikari datuak erantsi dizkio PPk: "Astelehenetan, 1.700.000 pertsona ez dira lanera joaten"
Juan Bravo PPko Ogasun, Etxebizitza eta Azpiegitura idazkariordeak azaldu duenez, bajan egonda soldata gutxiago kobratzearen aukera Feijook mahai gainean jarri zuenean, "iruzur kasuei" buruz ari zen.
Aranburuk (LAB) "indarrak batzea" eta "neurri sakonagoak" eskatu ditu, ELAk euskararen inguruan egindako proposamenaren aurrean
Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile nagusiak txalotu egin du ELAren proposamena, eta adierazi du hobetzera datozen ekimen guztiak "ongietorriak" izango direla. Hala ere, ohartarazi du egungo negoziazio kolektiboak "euskara gehiago" behar duela eta, oldarraldi judizial eta politikoaren aurrean, "neurri sakonagoak" behar direla.
Lan Harremanen Kontseiluak nabarmendu du negoziazioak euskaraz izateak "ez duela zertan eragozpen izan"
Emilia Malaga Pérez Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidenteak nabarmendu duenez, "ez dugu inolako aukerarik jakiteko batzordeetan parte hartzen duten pertsonen hizkuntza gaitasuna zein den".