Gabonetako Loteria
Modulu hau probatzen ari gara, baliteke agertzen diren zenbakiak bat ez etortzea iazko saridunekin.
Gabonetako Loteria
Gabonetako Loteriaren emaitzak
Sari Potoloa
4.000.000€
-
Bigarrena
1.250.000€
-
Hirugarrena
500.000€
-
Laugarrena
200.000€
- -
Bosgarrena
60.000€
- -
- -
- -
- -
2020/11/27 - 16:40
Bilbok aisialdiko eta kulturako 100 jarduera baino gehiago izango ditu Gabonetan
Barrutietan musika, antzerkia, magia, txotxongiloak, pailazoak, ipuin kontalariak, bertsolariak eta bakarrizketak izango dira.
2020/11/27 - 12:36
Errege Magoen ikuskizuna Bilbao Arenan izango da urtarrilaren 5ean
Erregeen Kabalgata tradizionalaren ordez, urteko gaurik magikoena baino lehen, musika ikuskizuna eskainiko da. Sarrerak bi eurotan egongo dira salgai.
2020/11/27 - 12:07
Olentzero eta Mari Domingi Arriaga Antzokian izango dira abenduaren 23an eta 24an
Udalak 30 minutuko bost emanaldi antolatu ditu, edukiera mugatuarekin eta bi euroko prezioarekin. Ikuskizun horrek COVID-19aren pandemiak bertan behera utzitako kalejira ordezkatuko du.
2020/11/25 - 16:04
Olentzero eta Errege Magoek Mendizorrotzan egingo dute ikuskizuna
Udalak musika- eta dantza-ikuskizun bi antolatu ditu, edukiera mugatuarekin, pandemiaren ondorioz. Sarrerak doakoak izango dira eta gehienez 5 gonbidapen jaso ahal izango dira.
2020/11/25 - 13:27
Olentzero eta Errege Magoak Bilbora iritsiko dira, baina antzerki musikalaren bidez
Udaletxeko fatxada nagusian argiztapena estreinatu dute eta Gabonetarako 100 jarduera baino gehiago antolatu dituzte.
2020/11/13 - 08:28
EAEko herritarrek 77 euro jokatuko dute batez beste Gabonetako Loterian, nafarrek, 55
Aipaturiko datuak gutxi gorabeherakoak dira, eta Estatuko Loteria eta Apustu Elkarteak administrazioei bidaltzen dizkieten txartelekin egindako salmenta estimazioei dagozkie.
2020/11/12 - 14:25
Aurkeztu dute 2020ko Gabonetako loteriaren iragarkia
2020ko Gabonetako loteriaren zozketa bereziak 2.408 milioi euro banatuko ditu abenduaren 22an, aurreko urtean baino 28 milioi euro gehiago.
2020/11/11 - 21:41
Ostalaritzaren itxierarekin, gabonetako loteria gutxiago saltzen da
Kultur eta kirol elkarte askok euren partizipazio eta dezimoak tabernetan jartzen dituzte salgai eta aurten izugarrizko beherakada aurreiskusten dute.
2020/01/17 - 16:47
Gabonetako loterian bola batekin gertatutakoa ikertuko du Auzitegi Nazionalak
Auto batean, Estatuko Loteria eta Apustuen Sozietateari eskatu dio "gertakariari" buruzko txosten bat bidal diezaiola, eta kasu horietarako protokolorik ote dagoen argitu diezaiola.
2019/12/22 - 16:07
Hirugarren sariak, 00750 zenbakiak, 7,3 milioi euro utzi ditu Hego Euskal Herrian
Zenbaki hori Iruñeko, Bilboko, Gasteizko eta Donostiako administrazioetan saldu dute, besteak beste. Halaber, zergak ordaintzetik salbuetsitako kopurua 20.000 eurora igo da.
2019/12/22 - 16:05
26.590 zenbakiak eskuratu du sari potoloa
09:19ak aldera atera da zenbakia. Saloun, Salamancan, Madrilen eta Bartzelonan saldu dute, besteak beste. Euskal Herrian ez da zenbaki horren dezimorik saldu.
2019/12/22 - 16:00
Hego Euskal Herriak 191 milioi jokatu ditu, baina zozketak apenas 14 itzuli ditu
Hirugarren sariak, 00.750 zenbakiak, diru kopururik esanguratsuena utzi du, 7,3 milioi euro; 2,3 milioi euro EAEn eta 5 baino gehiago Nafarroan.
2019/12/22 - 15:45
EAEk ez du zorte handirik izan Gabonetako Loteriaren zozketan
Bosgarren sari batek eta 00750 zenbakia duen hirugarren sariak 6,8 milioi euro utzi dituzte Euskadin.
2019/12/22 - 15:09
Gabonetako loteriak 320 milioi euro utzi ditu Reuseko Cachirulo Aragoiko zentroan
Salouko administrazio batean erosi zuten 26.590 zenbaki sariduna. Establezimendu honetan guztira potoloaren 90 serie banatu dira.
2019/12/22 - 15:04
Gabonetako loteriak 5 milioi eta erdi euro inguru utzi ditu Nafarroan
Iruñeko Alde zaharrean, Aldapa kaleko administrazioan Iruñeko Udalera lanera sartu berri diren funtzionario talde batek erosi zuen 00750 zenbaki saritua.
2019/12/22 - 14:38
Laugarren sariaren bi dezimok 40.000 euro utzi dituzte Portugaleten
Gabonetako Loteriaren bi laugarren sariak 41.710 eta 49.797 zenbakientzat izan dira. Portugaleteko Abatxoko kaleko 23. zenbakian saldu dituzte bigarren zenbaki horren bi dezimo.
2019/12/22 - 14:19
Saria tokatu eta urtebetera, lasaiago bai, baina aldaketa handirik ez irazbaleentzat
Iazko saridunetako batzuekin egon gara haien bizitza, urtebete geroago, aldatu al den, edo ez, ikusteko.
2019/12/22 - 13:49
Ormaechea administrazioak hirugarren sariaren serie osoa itzuli zuen atzo
Ormaechea Loteriako Sergio Etxebarriak adierazitakoaren arabera, 00750 zenbakia 'jendeak itsusitzat jotzen dituen zenbakia' da, eta osorik itzuli zuten atzo.
2019/12/22 - 13:13
Iruñeko Udaleko langile talde batek loteriaren hirugarren saria eskuratu du
Iruñeko Aldapa kaleko loteria administrazioak 00750 zenbakiaren hamar serie saldu dizkio Iruñeko Udaleko langile talde bati.
2019/12/22 - 12:53
Bigarren saria, 10.989, Estatuko zortzi probintziatan egokitu da
Madril, Badajoz, Bartzelona, Caceres, Lleida, Lugo, Malaga eta Pontevedran utzi du dirua.