Gasteiz
2025/05/22 - 20:41
Gasteizek urtero 12,5 milioi jasoko ditu hiriburutza kanon gisa, % 25 gehiago
Arabako hiriburuak 10 milioi euro jasotzen ditu kontzeptu horrengatik, baina lehendakariak eta Gasteizko alkateak elkarrekin egin dute agerraldia, 2017tik aldaketarik gabe mantentzen zen kanon hori berritzeko bi erakundeen arteko akordioaren berri emateko.
2025/05/22 - 14:02
Azkena Rock Festival jaialdiak ordutegiak argitaratu ditu
Gasteiz John Fogertyren, Manic Street Preachersen, Dinsaur Jr.-en, Lucina Williamsen eta beste talde eta artista askoren zain da dagoeneko. Ikusi jaialdiko emanaldien egitaraua.
2025/05/20 - 20:48
Zale ingeles ugari, Donostiako eta Gasteizko kaleetan
Manchester United eta Tottenhamen zale andanak Gipuzkoako eta Arabako hiriburuetan hartu dute ostatu egunotan. Bilboko hotelen prezio altuen ondorioz, jarraitzaile askok beste probintzia batzuetan bilatu behar izan dute ostatu.
2025/05/16 - 23:03
Txakurren jabeek bat egin dute greban dauden Gasteizko lorezainekin, eta irtenbide bat eskatu dute
Dozenaka txakurrek eta horien jabeek elkarretaratzea egin dute greba mugagabean dauden Gasteizko lorezainei babesa erakusteko. Langileek hitzarmen duina eskatzen dute, eta txakurren jabeek, aldiz, baldintza egokiak dituzten parkeak eta lorategiak.
2025/05/15 - 15:41
Araban gorroto diskurtso LGTBI+fobikoen gorakada egon dela ohartarazi du Ikusgunek
Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak 24 intzidentzia erregistratu zituen 2024an zehar, aurreko urtean baino lau gutxiago, baina ohartarazi du modu kezkagarrian egin dutela gora kolektibo zaurgarrien aurkako gorroto-diskurtsoek eta indarkeriek, bereziki emakume transexualen kontra.
2025/05/15 - 09:45
Albiste izango dira: Euskaraldia, ekaitza Araban eta Nafarroan, eta gorreria eta bideojokoak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/14 - 22:36
Ekaitzek Euskal Herriko eremu zabalak astindu dituzte, eta toki askotan txingorra bota du
Tafallan hainbat errepide itxi behar izan dituzte ur-pilaken eta txingorraren ondorioz. Puiun 50 litro pilatu dira ordubete eskasean, Dulantzin 21 litro eta Ilarduian 60 litro.
2025/05/14 - 20:36
Ekaitz bortitz batek Gasteiz astindu du
Ekaitz batek ezustean harrapatu du gaur arratsaldean Arabako hiriburua, eta 28,6 litro ur bota ditu ordubete pasatxoan, Forondako Aemeten estazioaren arabera. Horrek ur-putzu ugari, gainezkatzeak eta uholde txiki batzuk eragin ditu.
2025/05/14 - 13:54
Gasteizko etxe batean sutea piztu da eta hiru lagun artatu dituzte, kea arnastu dutelako
Intoxikatuetako bi ospitalera eraman dituzte. Sua Barrancal kaleko etxebizitza batean hasi da, hirugarren solairuan.
2025/05/13 - 15:52
Emakume baten gorpua agertu da Zadorra ibaian, Gasteiz parean
Segurtasun Sailak baieztatu du gorpua Gasteizko bizilaguna zen 80 urteko emakume batena izan daitekeela; senideek joan den ostegunean salatu zuten desagertu egin zela.
2025/05/12 - 19:21
Zale ingelesak Gasteizen, Donostian eta Santanderren hotel bila dabiltza, Bilboko finalera joateko
Bizkaiko hiriburuko hotelek % 97ko okupazioa dute maiatzaren 21erako, Gasteizen portzentaje bera dute, eta Donostian % 94koa da dagoeneko. Finalerako sarrera guztiak salduta, txartelak 1.000-4.000 euroan daude salgai birsalmentan.
2025/05/09 - 18:29
Haron hil zuten emakumea gogoratu dute Gasteizen
Gasteizko Udalak "gaitzespen irmoa" adierazi du, eta biktimaren familiari babesa helarazi dio. Haren esku jarri ditu Udaleko baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak.
2025/05/09 - 16:29
Autokarabanetako turismoa arautzeko lehen ordenantza tramitatzen hasi dira Gasteizen
Udalak onartu berri duen ordenantzaren helburua da hazten ari den fenomenoa ordenatzea, segurtasun juridikoa eskaintzea eta gainerako herritarrekiko errespetuzko bizikidetza eskaintzea.
2025/05/09 - 15:28
Apirilaren 25ean Haron gizon batek hil zuen emakumea Gasteizkoa zen
Arabako hiriburuko Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko, 12:00etarako, Espainia Plazan, "Gasteiz, eraso matxisten aurka" lelopean.
2025/05/08 - 16:02
Move, Alvaro Torres, Sumrrá, Juan Saiz, S. Hanahan eta M. Casado, Gasteizko jazz jaialdian
Artista abangoardistenak programatzen dituen zikloa Principal antzokitik Europa jauregira eramango dute aurten, antzokian lanak egiten ari baitira.
2025/05/08 - 15:53
Txosnak ''ez merkantilizatzeko'' eskatu dute Donostiako Piratek, Bilboko Konpartsek eta Gasteizko Txosnek
Donostiako Piratek, Bilboko Konpartsek eta Gasteizko Txosnek agerraldia egin dute Bilbon, "Txosnak arriskuan" ekimena aurkeztu eta gaur egun ezagutzen ditugun txosnak "desagertzeko arriskuan" daudela ohartarazteko. Gainera, maiatzaren 31rako ekitaldi erraldoia iragarri dute, Bilbon.
2025/05/07 - 13:15
Trinitarios gazte-taldea desegin dute Araban, beste 3 kide atxilotuta
Atxiloketetako bi Gasteizen izan dira, eta bat Agurainen, eta guztiei talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete.
2025/05/06 - 13:04
Kontrako noranzkoan eta edanda zihoan gidari bat atxilotu dute Gasteizen
Ertzaintzak 44 urteko gidari bat atxilotu zuen atzo, Altubeko autobidean kontrako norabidean gidatzeagatik. Horrez gain, alkohol eta droga testetan positibo eman zuen, eta agenteek kokaina atzeman zioten.
2025/05/05 - 14:57
Emakume bati etxean egindako sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratze isila egin du Gasteizko Udalak
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak txalotu duenez, "erakundeek eta herritar guztiok tinko gaitzesten dugu indarkeria matxista, aho batez". Gizon bat inputatu dute asteartean Gasteizko etxebizitza batean gertatutako sexu-eraso horregatik.
2025/05/05 - 12:24
Gasteizko gotzainak Frantzisko aita santuaren bidea jarraitzearen alde egin du
Aita santu zendu berriaren legatua eta balioak goratu ondoren, Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak esan du Frantziskoren ondorengoa aukeratzeko konklabeak "jarraikortasunaren" eta "aurrerapenaren" arteko oreka bilatu beharko lukeela. "Ez dago hautagai perfekturik", esan du.