Albiste izango dira: Istiluak Gasteizen, agerraldia euskararen defentsan eta Euskal Encounter
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Istiluak Gasteizen: Gaur goizean aske utzi dituzte GKSk Gasteizen antolatutako kanpaldian atzo atxilotutako lau gazteak, epailearen aurrera eraman zain. Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu dutenez, Gasteizko Txosnen Batzordeak "beto politikoa" du haien aurka, eta aurten ere "debekatu" egin diete txosnagunean parte hartzea. Txosnagunean euren espazioa defendatzeko, hasi zuten kanpaldia Andre Maria Zuriaren plazan, protesta ekintza gisa. Istiluetan sei ertzain eta udaltzain bat zauritu dira. Halaber, GKSk elkarretaratzea deitu du arratsalderako, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan, jasandako "errepresio poliziala" salatzeko.
- Agerraldia euskararen defentsan: 200 alkate, zinegotzi, herri ordezkari eta euskalgintzako hainbat kide bilduko dira gaur goizean, EAEko Auzitegi Nagusiaren atarian, Bilbon, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, euskararen defentsan eta euskal erakundeen erabakimen demokratikoaren alde.
- Euskal Encounter: 33. Euskal Encounterrek Barakaldoko (Bizkaia) BEC beteko du berriro gaurtik uztailaren 27ra bitartean. Hitzorduak 4.000 ordenagailu, dozenaka stand eta informatika, teknologia berriak, berrikuntza eta kultura digitala maite dituzten 5.000 pertsona bilduko ditu lau egunez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Auto-ilarak N-622 eta A-1 errepideetan, Gasteizen, irteera operazioaren lehen orduetan
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.
Donostiako Udalak debekuari "irmo" eusten diola eta bilerak emaitza onik ez duela eman salatu du KAS elkarteak
Ia bi orduz egon dira bilduta Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformako eta Donostiako Udaleko ordezkariak, tartean, Jon Insausti alkatea. Ixiar Gonzalez KASeko kideak azaldu duenez, alternatiba indarrean izan arte, kaleko afari solidarioak baimentzea eskatu diote alkateari, baina erantzuna ezezkoa izan da. "Emaitza ez da positiboa", esan du.
Aita Marik Mediterraneoan egiten duen erreskate-lana zailtzen duen "etengabeko presioa" salatu du
Egunotan Malta eta Libia arteko migrazio-ibilbidean erreskate-lanetan ari den Aita Mari ontzia Libiako kostazainek inguratu dute asteazken honetan; ondoren, drone batek gainetik hegan egin zion.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Getxon kalez jantzitako bi ertzaini erasotzeagatik, borroka baten abisura joan direnean
Udaltzaingoaren agenteek erasotzaileetako bat atxilotzen lagundu dute, ukabilekin jo eta kristalezko botila batekin mehatxu egin baitiete ertzainei.
Pazienteek Euskal Osasun Sisteman Parte Hartzeko Legeari buruzko aurreproiektuaren kontsulta publikoa abiatu du Osasun Sailak
Osasun Sailak herritarren iritziak bilduko ditu, pazienteek eta pazienteen elkarteek osasun-politikak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko modu egituratuan eta eragiteko gaitasunarekin parte hartzeko helburuz.
Aste Nagusiko zezenketen kartel batean Marijaiaren irudia erabili izana salatu dute Bilboko Konpartsek
"Bilboko jai herrikoien ikur nagusiaren irudia animalien sufrimenduari eta heriotzari lotutako jarduera pribatu baten publizitatea egiteko erabiltzea" kritikatu dute Bilboko Konpartsek.
A63 autobidea ireki dute berriro, Girondako sutea egonkortzea lortu ondoren
Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean.