Gastronomia
2021/05/29 - 23:14
Hernanin egiten da Estatuko garagardorik onena
Garagardotegi onenaren saria jaso du Hernaniko Basqueland Brewingek, Bartzelonako Beer Challengean. Michelin izarra duten jatetxeetan, besteak beste, dasta daiteke edabea.
2021/05/28 - 22:58
Donostiako Arzak jatetxeak berriro ireki ditu ateak
Hiru Michelin izardun jatetxea sei hilabetez egon da itxita. Lantaldea pozik eta urduri agertu da irekieran, eta Juan Mari Arzak, emozionatuta. Plater berriak sortu dituzte.
2021/05/23 - 17:48
Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu
Goi mailako gastronomian 550 profesionaletik gora hezi dituzte, nazioartean ospe handia duen eskolan. Ikasle eta irakasleekin izan da ETB.
2021/05/15 - 17:09
Lanaland, ardi latxaren artilea erabilgarri bihurtzeko proiektu sorta
Balizatzeko zintak diseinatzeko, 3D inprimagailuentzako haria egiteko, "muturreko" baldintzetan lan egiteko jantziak betetzeko eta ongarri bezala erabiltzeko balia daiteke.
2021/05/05 - 15:55
Idiazabal Gazta berria aurkeztu dute Ordizian
Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta mozketa ekitaldia egin dute goizean Ordizian. Jakitea elkarteak izan du gazta ebakitzeko ohorea Oiangu parkean egindako ekitaldian.
2021/04/28 - 23:09
Mahaia sukaldari kolektiboak ''Sutondoan'' liburua aurkeztu du
Basque Culinaryren babesarekin eta Aitor Agirre eta Roberto Ruiz sukaldariekin, euskal sukaldaritzaren tradizio eta berrikuntza batzen ditu.
2021/04/25 - 16:53
Txokolatezko 'Guernica', lankidetzaren adierazgarri
Arte modernoaren lan ikonikoa lankidetzaren sinbolo bihurtu da, mugaz alde bietako lankidetzaren lekuko. Euskal Herriko gozogileek bat egin dute.
2021/04/25 - 16:36
Txokolatezko 'Guernica', Picassoren margolan mitikoa, ikusgai
Euskal lurraldeetako txokolatearen ia 40 profesionalek eta gozogilek hartu dute parte ekimenean. Gernikako bonbardaketaren 84. urteurrena izango da astelehen honetan.
2021/04/24 - 15:16
Ertzaintzak bost atxilotuei emandako tratu "iraingarria" salatu du SOS Ostalaritzak
Elkartearen hitzetan, atxilotutako emakume bat prakarik gabe egotera behartu zuten ertzain-etxean, eta fitxa poliziala "kulerotan" bete behar izan zuen.
2021/04/23 - 23:39
Gastronomiaren etorkizunak Bizkaian izango du hitzordua 2022an
Aste honetan eman diote hasiera '50 Next' zerrendaren lehenengo edizioari nazioarte mailan, eta hiru euskal gazte daude munduko talentu berrien artean.
2021/04/12 - 21:50
Elkano jatetxeak Repsol Gidaren hirugarren eguzkia eskuratu du
Donostian egindako ospakizun batean, Getariako jatetxeaz gain, Bartzelonako Alkimiak eta Gironako Miramarrek lortu dute maila altuenera iristea.
2021/04/09 - 22:14
Hiru euskal atunontzientzako "baimenak" eskatu dizkie Jaurlaritzak Kanariei
Hiru atunontziak Kanarietara abiatu ziren, “jardueraren zati bat berreskuratzeko” asmoarekin, Senegalek debekualdia ezarri ondoren, Exekutiboak azaldu duenez.
2021/04/09 - 12:20
Hiru euskal atunontzi legez kanpo arrantzan ari direla salatu dute Kanarietan
Konkretuki, 'Aita Fraxku' Hondarribiko ontzia, eta Lanzaroteko Arrecife portuan dauden beste bi atunontzi aipatu ditu Hierroko Virgen de los Reyes Kofradiak.
2021/04/04 - 16:53
Normaltasun bila, Pazko igandeko txokolate opariak bueltatu dira Frantziara aurten
Pazko zubi honetan familiak elkartu ahal izango dira, eta txokolatea oparitzeko tradizioa bete; izan ere, oinarrizko produktu izendatu berri du gobernuak txokolatea.
2021/03/27 - 17:11
Modan jarri dira umeentzako sukaldaritza ikastaroak
Erosketa egitetik hasi eta jakiak garbitu, prestatu... prozesu guztia ikasten dute haurrek. 5 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako ikastaroak daude.
2021/03/25 - 11:44
Ekoizpen gutxiko denboraldi honetan, sagardoa pitxerrean zerbitzatu beharko da
Sagardoa pitxerrean zerbitzatuko da, eta ez kupelatik zuzenean, ohikoa den bezala, mahaikide guztiak eserita egon daitezen, covid-19aren aurkako neurriak betez.
2021/03/25 - 09:34
San Sebastian Gastronomika Kursaalera itzuliko da urrian, formatu presentzialarekin
Nazioarteko kongresua urriaren 4tik 6ra izango da, osasun neurriei egokitutako 23. edizio berezian.
2021/03/21 - 15:30
Azurmendi jatetxeak berriz zabaldu ditu ateak, urritik itxita egon ostean
Eneko Atxa sukaldariaren jatetxea irekitzeko urratsa ematen lehenengoa izan da da hiru Mitxelin izar dituzten euskal establezimenduen artean.
2021/03/02 - 21:52
Covid pasaporteari adi begiratzen diote Euskal Herriko museoek eta Michelin izarrek
Udara begira, aurreikuspen guztiak airean daude, gastronomian, zein turismoa erakartzen duten beste arloetan ere. Covid pasaportea, nahiz eta oraindik garatu gabe egon, ondo ikusten dute.
2021/02/23 - 21:39
Donostiako elkarte gastronomikoek ateak ireki nahi dituzte
Hori lortzeko bidean, bitartekari lana egiteko eskatu diote goia alkateari, hurrengo LABI batzordeak gaia aztertu dezaten. Donostiako alkateak esan du hala egingo duela.