Erakusketa ibiltaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txokolatezko 'Guernica', Picassoren margolan mitikoa, ikusgai

Euskal lurraldeetako txokolatearen ia 40 profesionalek eta gozogilek hartu dute parte ekimenean. Gernikako bonbardaketaren 84. urteurrena izango da astelehen honetan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Txokolatezko 'Guernica', lankidetzaren adierazgarri

Guernica Picassoren margolan mitikoaren erakusketa ibiltaria martxan jarri dute Gernikan (Bizkaia). Kasu honetan, artelana txokolatezkoa da, baina originalaren tamaina berekoa.

Euskal Herriko Gozogileen Federazioaren ekimena da. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburua erakusketaren inaugurazioan izan da.

Gernikako bonbardaketak eragindako hondamena islatu nahi izan zuen Picassok 1937an. Bonbardaketaren 84. urteurrena astelehen honetan izango da, eta horren harira antolatu dute ekimena.

Jatorrizko mihisearen neurri berdina du txokolatezko artelanak, eta euskal lurraldeetako txokolatearen ia 40 profesionalek eta gozogilek sortu dute.

Aireko erasoaren biktimak gogora ekartzeko ekimenetako bat da erakusketa. Ekitaldi nagusia astelehen honetako lore eskaintza da. Iñigo Urkullu lehendakariak bertan parte hartuko du.

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Zure interesekoa izan daiteke

bernedo amak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bernedoko bi amari elkarrizketa: "Bakarrik eta etsita; horrela sentitzen gara"

Bernedoko (Araba) udalekuan sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan diren haurren familiek isiltasuna eten dute eta EITBrekin hitz egin dute lehen aldiz. Miren eta Leire 12 eta 14 urteko bi neskaren amak dira. Duela hamar hilabete, euren alabek kanpamentuan jasandakoak salatu zituzten. Minduta daude eta auzia publiko egin denetik bakarrik sentitu direla salatzen dute, euren alabak tratamendu psikologikoan daudela diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X