Hezkuntza legea
2022/01/31 - 14:20
Kontseiluak "onartezintzat" jo du Nafarroako Gobernuak aurkeztutako euskararen dekretuaren zirriborroa
"2017a baino lehen zegoen araudiarekin erkatuz, atzerapausoa dakar. Ulertezina da garai ilunetako hizkuntza politiketan hartutako neurriak ez baliogabetzeaz gain, are gehiago murriztea. Lehen gutxi, orain gutxiago" esan du Paul Bilbaok.
2022/01/10 - 15:42
Diskriminaziorik gabeko eskola publikoa lortzeko neurriak proposatu ditu Elkarrekin Podemos-IUk
Guztira 80 neurri proposatu ditu, hezkuntza-sistema berdintasunezkoagoa izan dadin, diskriminazioari aurre egin diezaion eta euskalduntzeko tresna eraginkorragoa izan dadin lortzeko.
2021/12/16 - 13:14
"Eredu orokortu inklusibora jauzi" egiteko deia egin dute hezkuntza eragileek, sindikatuek eta euskalgintzak
"Euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa" lortu dute eragileek "Batuz Aldatuz" ekimenaren baitan, eta "egungo eredu diskriminatzailea" gainditzeko deia egin diete alderdiei.
2021/11/23 - 11:29
Steilasek ez du ikusten Jaurlaritzaren partetik irakasleen lan baldintzak hobetzeko "inongo asmorik"
Esker oneko hitzez haratago, "langileen lan eta bizi kalitatean eta hezkuntza publikoa indartzeko aurrerapausoak ematea" beharrezko jotzen dute, eskutik doazen ikasleen ongizatea eta irakasleen lan baldintzak hobetuz.
2021/11/17 - 09:19
Ikasgai guztiak gainditu gabe DBHn mailaz pasatu eta Batxilergoko titulua lortu ahalko da
Espainiako Gobernuak onartu duen dekretu berriak Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan (DBH), Batxilergoan eta Lanbide Heziketan izango du eragina. Ikasturte honetatik aurrera, ez dira errekuperazio azterketak egingo DBHn; bai, ordea, Batxilergoan.
2021/11/06 - 21:56
Milaka pertsona atera dira kalera Bilbon eskola "publiko, euskalduna eta inklusiboa" izan dadin "ardatza"
Euskal Eskola Publikoaz Harrok deituta, Bildarratzi "konpromiso argia" eskatu diote "eskola segregazioaren aurka eta kohesio sozialaren alde".
2021/11/06 - 13:50
"Beldur gara Hezkuntza Lege berriak egungo sistema duala legitimatuko ote duen"
Maribel Lopez de Luzuriaga Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneko ordezkariak, hala ere, aitortu du behingoz agintariek "segregazioa dagoela" onartu dutela eta "irtenbideak pentsatzen" ari direla. Gaur manifestazioa egingo dute Bilbon eskola publikoa aldarrikatzeko.
2021/10/27 - 13:39
Hezkuntza ereduan aurrera egiteko akordioak ''diskrezioz ehuntzearen'' alde egin du Urkullu lehendakariak
Pandemian zehar hezkuntza presentziala mantentzeko egindako ahalegina eta kemena azpimarratu ditu Iñigo Urkulluk bere hitzaldian.
2021/10/23 - 18:05
Hezkuntza lege berrirako oinarriak aztertu dituzte Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldietan
Etorkizuneko hezkuntza ereduaren ildo nagusiak finkatzea izan da helburua, eta horretarako, 400 adituk baino gehiagok euren gogoetak partekatu dituzte bertaratu diren herritarrekin; besteak beste, segregazioa eta hezkuntza antolamendua aztertu dituzte.
2021/10/22 - 16:04
Hezkuntzaren etorkizuneko ereduaren oinarriak ezartzeko jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak
Gaur eta bihar artean egingo dituzte jardunaldiak, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, “Hezkuntza sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen” izenpean.
2021/10/20 - 18:13
Steilas: "Sistema publiko-pribatu duala gure gizartearen estratifikaziorako eta segregaziorako tresna da"
"Bitxia bada ere, lehendakariaren hitzetan 2022an iritsiko dira akordiora, nahiz eta printzipioz gogoeta prozesua oraindik ez den abiarazi", ohartarazi du sindikatuak.
2021/10/17 - 13:45
Bildarratz: "Lege berria onartzeko oso aldarte ona sumatu diet alderdiei"
Eragile guztiek erakutsitako gogoa eskertu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, baina diskrezioz lan egiten jarraitzearen alde egin du.
2021/10/17 - 12:57
Jokin Bildarratz: ''Adi entzuteko momentua dela ulertu dute alderdi politikoek''
Hezkuntza-ponentziaren inguruan Eusko Legebiltzarrean izandako adostasuna txalotu du Hezkuntza sailburuak. Lege berriak izango dituen faseak azaldu ditu Bildarratzek Euskadi Irratiari eskainitako adierazpenetan.
2021/10/16 - 15:39
Alderdi guztiak bat datoz: beharrezkoa da hezkuntza lege berri bat adostea egungo erronkei aurre egiteko
Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, eta oposizioak begi onez jo dute lantalde bat osatzea Hezkuntza Lege berri baten oinarriak idazteko. Hala ere, PP-Cs koalizioak kezka agertu du EH Bilduren proiektuarekin.
2021/10/15 - 16:08
Hezkuntzaren "fase historiko berri bati" zorroztasunez eta lasaitasunez heltzeko deia egin du EH Bilduk
Koalizioaren esanetan, hezkuntza-itunak bere gain hartu beharreko erronka nagusiak "sistema bera eraldatzea hezkuntza berrikuntza ardatz harturik, klase eta jatorriagatiko segregazioari erantzun efektiboa ematea eta euskalduntzean jauzia ematea" dira.
2021/10/14 - 17:54
Lantalde batek zehaztuko ditu Hezkuntza Legearen inguruan "akordio zabala" lortzeko oinarriak
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk proposatuta, lantaldea osatzea onartu du Eusko Legebiltzarrak. Elkarrekin Podemos-IUk babesa eman dio; PP+Cs koalizioa, ostera, abstenitu da.
2021/10/11 - 12:55
Pilar Garrido: "Itunpekoak erantzukidea izan behar du, orain ez da"
Ahal Duguren koordinatzaile nagusiak azaldu du oraindik ez dutela Hezkuntza Sailaren deirik jaso "hain garrantzitsua den" Hezkuntza legea negoziatzeko.
2021/10/06 - 13:51
"Herrian integratuta eta kolektibitatean oinarrituta" ikusten du Bildarratzek etorkizuneko eskola eredua
Antzuolako ikastetxera egindako bisitan, han ikusitako "diziplinartekotasunean, inklusibitatean eta balioetan" oinarritutako eredua goraipatu du eta esan du horiek direla etorkizuneko hezkuntza-ereduaren oinarriak.
2021/10/03 - 16:43
Ikastolek eta Jaurlaritzak "denen artean" hezkuntza sistema berria eraikitzeko deia egin dute
Nekane Artola Kilometroak kultur elkarteko ordezkariak hezkuntza sistema beri baterantz "adostasuna eztabaida zabal eta sakon baten emaitza, denon artekoa" izatea eskatu du.
2021/10/01 - 14:13
Hezkuntza Lege berrian ''adostasuna zabaltzearen alde'' egin du Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkulluk gogorarazi duenez, egungo Hezkuntza Legea duela 28 urte onartu zen, eta alderdi guztiak bat datoz legea egokitzeko eta eguneratzeko beharrarekin; are gehiago, pandemiaren esperientziaren ostean.