Milaka pertsona atera dira kalera Bilbon eskola "publiko, euskalduna eta inklusiboa" izan dadin "ardatza"
Manifestazio bat egin dute gaur Bilboko kaleetan zehar eskola "publikoa, euskalduna eta inklusiboa" izan dadin euskal "hezkuntza sistemaren erdigunea". Era berean, kalera atera diren milaka pertsonek "konpromiso argia" eskatu diote "eskola segregazioaren aurka eta kohesio sozialaren alde" Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari.
Euskal Eskola Publikoaz Harro topagunea osatzen duten erakundeek antolatutako mobilizazioa 17:00etan abiatu da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzatik, eta Arriaga Plazan amaitu da, adierazpenaren irakurketarekin.
Jai giroan, eta 'Hezkuntza publikoaren alde. Pribatizaziorik ez' zihoen pankarta baten atzean, manifestariek segregazioaren aurkako eta hezkuntza publikoaren aldeko oihuak egin dituzte.
Ekitaldian parte hartu dutenen artean zeuden Ikoitz Arres EH Bilduren Hezkuntza idazkaria, Iñigo Martinez eta Isabel Gonzalez Elkarrekin Podemos-IUren legebiltzarkideak eta Roberto Uriarte Unidas Podemosen diputatua, besteak beste.
Martxa hasi aurretik egindako adierazpenetan, topagunearen ordezkariek eskola publikoaren aldeko aldarria egin dute, EAEn Hezkuntza Lege berria lantzen ari direla eta. "Eskola publikoa euskal hezkuntza sistemaren ardatza izan dadin politikak aurrera eramateko garaia da, Europan egiten duten bezala, batez beste publikoa baita % 80a", azaldu dute.
Bestalde, salatu dute egungo sistema "duala"k ez diela erantzuten herritarren egungo beharrei, "segregazioa eta bikaintasun eza" eragiten dutelako. Era berean, defendatu dute hezkuntzarako eskubidea ezin dela familien gaitasun ekonomikoaren mende egon, eta horregatik "pribatizazioa amaitu" beharra dagoela, eta ez dela finantzatu behar "aniztasunari erantzuten ez dien eskolak, inklusiboak ez direnak eta euskalduntzen ez dutenak".
"Erabateko lehentasuna"
Manifestazio amaierako ekitaldian irakurritako adierazpenean, antolatzaileek berretsi dute eskola publikoak izan behar duela "administrazioarentzat erabateko lehentasuna" duena. Horren harira, eskola "bakarra, publikoa, euskalduna eta inklusiboa" eskatu dute.
"Hezkuntza pribatu-itunduari mugak jartzeko garaia iritsi da. Ekimen pribatu guztiak, baldintzarik gabe, diru publikoarekin sustatzen dituen politika amaitu behar da. Egungo testuinguruan, jaiotze tasaren beherakadarekin, Eusko Jaurlaritzari baliabide publikoen erabilera bidezkoagoa eta eraginkorragoa eskatzen diogu", azpimarratu dute.
Era berean, zentroak publiko egiteko araudia adostea exijitu dute, "euskararen murgiltze eredua unibertsaltzea"rekin batera.
"Eusko Jaurlaritza ohartarazten dugu bere hezkuntza politikak ekarri gaituelako bazterkeria egoera honetara, eta baita sare pribatuko zentroak, egoera baliatzen baitute pribilegioei eusteko eta segregazioa handitzeko", gaineratu dute.
Azkenik, hezkuntza lege berrirako prozesuan "hezkuntza sareen, murgiltze ereduen eta segregazioaren inguruko gogoeta gardena eta sare publikoko ordezkarien parte-hartzearekin" egitea proposatu dute. "Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari guztion eta guztiontzako eskola publikoaren aldeko apustua egiteko eskatzen diogu, eta konpromiso argia ager dezala eskola segregazioaren aurka eta kohesio sozialaren alde", amaitu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikerketak urte “bikaina” bizi izan du eta I+G+Bko 725 proiektu lagundu ditu, Osasun Sailaren arabera
Euskal osasun-sistemak 32 milioiko finantzaketa lehiakorra lortu zuen eta 725 ikerketa-proiektu bultzatu zituen. Profesionalen % 61 emakumeak dira.
"Elkarkidetza nagusitu da" aurtengo sanferminetan, "guztientzako festa berriro bihurtuta"
Amaitu berri diren 2026ko sanferminetako balantzean, Joseba Asiron Iruñeko alkateak azpimarratu du jaietan "giro ona, errespetua eta Udalak antolatutako ekitaldietan parte-hartze bikaina" izan direla nagusi.
Pertsona baten bila ari dira Bidasoa ibaian, Behobia parean
Herritar batek eman dio abisua Ertzaintzari, 07:30ak aldera pertsona bat uretara erortzen ikusi duela esanez. Abisua jaso ondotik, bilaketa lanak hasi dituzte Faisaien uhartearen inguruan.
Kongresuak Mendekotasunaren Lege berria onartu du, eta Estatuaren finantzaketa areagotu egingo da
Alderdi guztiek, Voxek izan ezik, lege berria onartu dute. Eskubideak, zerbitzuak eta prestazioak zabaltzea aurreikusten du arau berriak.
Bagera Elkarteak botako du Piraten txupinazoa abuztuaren 8an, euskara aldarri hartuta
Donostiako Piratek aurtengo jaietako egitaraua aurkeztu dute; abuztuaren 8an lehertuko da jaia Flamenkan, eta, besteak beste, Mirua, Anari, Neomak, Tapia eta Leturia eta Skabidean taldeen musikaz gozatu ahal izango da. Abuztuaren 10ean, astelehena, egingo da Piraten Abordatzea.
Fidantzarik gabeko espetxe-zigorra, emakume bati sanferminetan sexu-erasoa egiteagatik atxilotutakoari
Erasotzaileak dio emakumeak proposatuta eta baimenduta izan zituztela harremanak. Epailearen arabera, ordea, adierazpen horiek "ez dira egia, inolaz ere", gizonak tokitik alde egin ondoren emakumea erdi biluzik eta kordea erdi galduta aurkitu baitzuten. Emakumeak ez du gertatutako ezer gogoratzen.
Villavesaren entzierroa, sanferminetako jai-bukaerarik dibertigarriena
Urtero bezala, uztailak 15 dituen honetan, jendetza elkartu da goizean goiz Santo Domingo aldapan, villavesaren entzierro tradizionalean parte hartzeko. Entzierro dibertigarri eta kaotikoa honetan ez dago zezenik, eta Indurainekin bat eginda egiten dute korrika.
Baiona prest dago zuri-gorriz jantzi eta jaiei hasiera emateko
Bost egunez hiriaren erdigunea festagune bilakatuko da, eta aurreikuspenen arabera, milioi bat lagun baino gehiago izango dira Lapurdiko hiriburuan. Egitarauan, ehunka ekitaldi; horietako bat, ETSren kontzertua, ostiral gauean udaletexeko plazan.
Albiste izango dira: Baionako bestak, sanferminen balantzea eta ika-mika PSE-EE eta EAJren artean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanferminetako une nostalgikoena: honela abestu dute "Gaixoa ni" 2026ko agurrean
Sanferminei amaiera ofiziala emateko ekitaldia jendetsua izan da; plaza gainezka egon da, bertaratutakoek kandela piztuak eskuetan zituztela. Txupinazoa jaurtitzeko hautagai baina aukeratuak izan ez ziren ordezkariak arduratu dira festei amaiera emateaz.