Hungaria
Denboraleak zuriz jantzi du Europa
Esloveniatik hasi eta Erresuma Batura, elurra eta izotza izan dira nagusi Europa osoan egunotan. Meteorologiak gozamenerako aukera eman dio askori: argazkiak atera, paseoan zein kirola egiten gozatu... Hala ere, arazorik ere sortu du elurrak, Frantzian, batik bat.
Debekuen gainetik, milaka lagun atera dira kalera Budapesten Harrotasunaren eguna ospatzera
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna ospatu dute Budapesten, larunbat honetan, agintariek debekatu duten arren. Izan ere, Viktor Orban lehen ministroaren gobernuak Harrotasunaren Martxa debekatzea ahalbidetzen duten erreforma legal eta konstituzionalak onartu zituen martxoan eta apirilean, adingabeen "garapen egokia" lortzeko arriskutsua dela argudiatuz. Hala ere, manifestazioa egin dute, eta lehen ministroak baztertu egin du Poliziak indarra erabiltzea.
Budapest Harrotasunaren Martxarako prest dago, debekatuta egon arren, nazioarteak babestuta
Hungariako gobernuz kanpoko zenbait elkarte batu dira Harrotasuna defendatzeko eta "biltzeko eskubidearen murrizketa arbitrarioa errefusatzeko". Viktor Orban lehen ministroak baztertu egin du Poliziak indarra erabiltzea.