Jesus Torquemada
2019/07/12 - 10:41
Ederra egingo dute azkenean Persiar golkoan
Azken hilabetean 6 petrolio-ontzik erasoak jasan dituzte, eta horrez gain, Iranek gidaririk gabeko hegazkin estatubatuar bat bota du. Eremu hori oso txikia da, azkenean dena kakanahastuko dute.
2019/07/11 - 10:40
Trumpimoa Erresuma Batua zelatatzen
Kim Darroch Erresuma Batuak AEBn duen enbaxadorea erortzen utzi du Boris Johnsonek, ziurrena lehen ministro britaniarra izango denak. Darrochek Trump kritikatu zuen.
2019/07/10 - 10:38
Corbynen etengabeko zalantzak
Orain arte EB uztearen alde dagoen gutxiengo horren parte izan da laboristen burua. Europako Hauteskundeen emaitzen ostean, justu kontrako aldera jo du.
2019/07/08 - 10:21
Grezia: Aldaketa ala iraganera itzulera?
Grezia putzutik ateratzen ari da, zailtasun handiekin, baina ari da. Greziarren zati batek ez dio barkatu eta erabaki du betikoei, hau da, Demokrazia Berria eskuineko alderdiari, aukera bat ematea.
2019/07/05 - 11:10
Venezuelan giza eskubideak urratzen dira
Jada ez da zalantza bakar bat ere egon behar Venezuelan giza eskubideak urratzen ari direla esateko. Azken 18 hilabeteetan, 6.800 pertsonatik gora hil dira “autoritateari aurre egiteagatik”.
2019/07/04 - 10:23
Libiako migratzaileen zorigaitza
Migratzaileak ez daude seguru Libian, bertan gaizki tratatu eta hil egiten dituzte, eta itsasoan ere ez daude seguru, erreskaterako geroz eta itsasontzi gutxiago daudelako.
2019/07/03 - 11:38
Europar Batasuneko kargu nagusiak, emakumeen esku
Lehen aldiz, bi emakumek beteko dituzte Batasunean botere handiena duten bi karguak: Europako Batzordeko presidentea (Ursula Von der Leyen) eta Europako Banku Zentraleko burua (Christine Lagarde).
2019/07/02 - 11:58
Blokeoa Ekialdetik dator
Merkel jabetu da Batasunaren onerako, eskuinak oraingoan uko egin behar diola Batzordeko Presidentetzari, baina Europa Ekialdeko eskuina ez dago ezertan amore emateko prest.
2019/07/01 - 10:30
Trump eta Twitterren diplomazia
AEBko presidenteak txioa idatzi zion Ipar Koreako presidenteari: "Aizu Kim, hementxe nago, hortik gertu: Japonian, nahi baduzu zu bisitatzera joango naiz". Biharamunean, Kimek harrera egin zion Trumpi
2019/06/28 - 12:53
Tentsio gorena Osakan
G20ak Osakan egingo duen goi bileran ez da giro izango. Trumpek egin du modua Japoniako hiri horretara guztiekin haserretuta iristeko.
2019/06/27 - 14:17
Salviniri hordagoa
Nazioarteko itsas zuzenbidearen arabera, naufragoak erreskatatzen dituzten ontziei portu segurua ematera behartuta dagoela.
2019/06/26 - 12:57
Giza drama, Mexikoko mugan
Valeria, bere aitarekin batera Rio Bravoko uretan hil den haurtxo salvadortarrak gogorarazten digu Estatu Batuak eta Mexiko arteko mugan bizi den larrialdi egoera.
2019/06/25 - 10:31
Trumpek erabat bakartuta utzi nahi du Iran
Trumpek ekimen berritzaile bat onartu du: nazioarteko itsas indar baten sortzea Persiar golkoan nabigaziorako segurtasuna bermatzeko.
2019/06/24 - 10:25
Istanbulek Erdogan geldiarazi du
Istanbulek argi utzi du hiri irekia izaten jarraitu nahi duela Imamoglu bigarrenez alkate aukeratuta. Erdoganentzat mingarria da hori, Istanbulgo alkate izan zelako.
2019/06/21 - 10:31
Gerra jokoak, Persiar golkoan
Jolas hauek ez dira ongi bukatu ohi. 1.999an Persiar golkoan egoera antzekoa zuten, eta AEBko itsasontzi batek bidaiariak zeramatzan hegazkin bat bota zuen misilez.
2019/06/20 - 10:34
Giza eskubideak Venezuelan
Michelle Bachelet Nazio Batuen Erakundeko goi komisario txiletarra hiru eguneko bisitan da Venezuelan.
2019/06/19 - 11:02
Trump hautagai da jada
Berrautaketarako lasterketa abiatu du presidente estatubatuarrak, bart Orlandon egin duen mitinarekin. 2020an egingo dira presidentea aukeratzeko hauteskundeak AEBn.
2019/06/18 - 11:31
Egipto gaixoa
Giza eskubideen aldeko hainbat elkarteren arabera, Egiptoko presidente ohiaren heriotza zuzenean lotuta dago espetxean izan dituen bizi baldintzekin.
2019/06/17 - 14:43
Ustraeskuina, Alemanian bakartuta
Wippelek botoen % 45 lortu duela, beraz, bigarren itzulian hobetu egin ditu emaitzak. Kanpainan mugako delikuentziaren aurkako esku gogorra agindu zuen, bereziki droga trafikoaren aurka.
2019/06/14 - 10:25
Ohiko susmagarriak Persiar golkoan
Persiar golkoan bi petrolio-ontzien aurkako erasoaren atzean herrialde asko egon litezke: Iran, AEB, Israel edota Saudi Arabia. Norbaiti (agian guztiei) komeni zaie tentsioak gora egitea.