Ederra egingo dute azkenean Persiar golkoan
Tentsioa areagotzen ari da Pertsiar Golkoan. Azken hilabetean 6 petrolio-ontzik erasoak jasan dituzte, oraindik ez dago argi noren ekintza izan den, eta horrez gain, Iranek gidaririk gabeko hegazkin estatubatuar bat bota du. Azken gorabehera petrolio ontzi britainiar bati Irango Guardia Iraultzailearen itsasontziek ustez egindako jazarpena izan da. Duela egun batzuk gertatu zen, Erresuma Batuko Itsas Armadak Gibraltar alboan petrolio-ontzi bat atzeman zuen, antza, petrolio irandarra Siriara zeramana ontzia. Itsasontzi hori Europar Batasunak Siriari jarritako zigorrak urratzen ariko litzateke eta horregatik geldiarazi zuten. Iranek mendekua agindu zuen eta ordainaraziko ziola egin zion mehatxu Erresuma Batuari. Eta guzti horren ostean etorri da Pertsiar Golkoan irandarren eta britainiarren artean izan den gertakaria.
Hori guztia ondo datorkio Trumpi, Pertsiar golkoan dabiltzan petrolio-ontziak babesteko nazioarteko itsas armada bat sortzeko proiektua baitu eskuartean. Trumpek nahi du Europako bere aliatuak itsas armada horretako kide izatea eta baita inguruko herrialde arabiarrak ere. Armada horren lehen helburua petrolio-ontziak babestea izango litzateke, baina horren atzean bada beste helbururik ere: Pertsiar Golkoan Irango Itsas armadaren mugimendu gaitasuna mugatzea. Eremu hori oso txikia da, azkenean dena kakanahastuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Venezuelako 7,2 eta 7,5 magnitudeko bi lurrikarek herrialdearen iparralde osoa astindu eta dozenaka hildako eragin dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, 164 dira dagoeneko hildakoak eta ia mila zaurituak, nahiz eta kopurua nabarmen handitu daitekeen. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Venezuelarekin bat egin du munduak, eta gobernu askok laguntza eskaini dute lurrikaren ostean
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Euskal jatorria duen emakume bat, Venezuelako lurrikaran desagertutakoen artean
Hasieran Lehendakaritzak eta familiaren iturriek haren heriotza baieztatu badute ere, erreskate taldeak haren bila ari dira oraindik, eraikin bat behera etorri eta gero.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskal herritarra: "Egunak argitzen duenean, gauza latzak ikusiko ditugu"
Agustin Otxotorena Venezuelan bizi den euskaldunari elkarrizketa egin diote Egun Onen, bertan izan diren lurrikarak direla eta. Dioenez, hainbat eraikin erori dira, baina oraindik gaua da han, hortaz, ezin dute balantzerik egin oraindik.
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.
Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak irabazi ditu Kolonbiako hauteskundeak, %1eko aldearekin
Hautagai ultraeskuindarrak 250.000 boto atera dizkio Ivan Cepeda ezkertiarrari bigarren itzuliko aurre-zenbaketan, eta oposizioak 33.000 mahai inpugnatu dituela iragarri du. Gustavo Petro presidenteak adierazi du oraindik ezin duela presidente berria izendatu.