Giza drama, Mexikoko mugan
Valeria, bere aitarekin batera Rio Bravoko uretan hil den haurtxo salvadortarrak gogorarazten digu Estatu Batuak eta Mexiko arteko mugan bizi den larrialdi egoera. Baina ez da hori Trumpek aipatzen duen "emergentzia nazionala" harresi bat eraikitzeko argudio gisa; larrialdi humanitarioa da.
Valeria eta bere aitaren kasua ez da isolatua. Egunero daude hildakoak mugan; batzuk ibaian itotzen dira, beste batzuk egarriak eta beroak jota mugako eskualdearen zati handi bat hartzen duen basamortuan. Eta kasu askotan, bestaldera iristea lortzen duten familiak indarrez banatzen dituzte: gurasoak atxilotzen dituzte eta haurrak harrera zentroetara bidaltzen dituzte, egia esatera, kontzentrazio esparruekin antza handiagoa duten zentroak dira.
Joan den astean, abokatu eta mediku estatubatuarren batzorde batek lortu zuen Texasen zentro horietako bat bisitatzea, agintarien oztopo guztien gainetik, eta euren txostena latza da oso. Haur horiek bizi duten baldintzen deskribapenak eskandalua eragin du Estatu Batuetan. Estatubatuar ugarik pentsatzen baitu muga kontrolatu behar dela, baina inork ez du uste horretarako haurrei tratu txarrak eman behar zaizkienik. Trumpek izan ezik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bere jarrera "defentsiboa" "erasokorra" izango dela esan du Iranek eta "ezustekoak" iragarri ditu
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri du Hatami generalak IRNA albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak
"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada eta 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan. 650 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik eta kanpingetatik eta 50 pertsonak gaur gauean itzultzeko baimena jaso dute.
AEBk Hamasi hitzeman dio Israel Gazatik erretiratuko dela armagabetzeak aurrera egin ahala
Jared Kushnerrek Egipton azpimarratu du 2025ean adostutako bake-plana ez dela berriro negoziatuko eta haren baldintzak beteko direla.
Landetako baso-sutea berpiztu egin da eta 1.600 hektarea erre ditu
Luglon udalerriaren hegoaldean hasi zen sua, Mont-de-Marsanetik 30 kilometrora, eta Garein ingurura zabaldu da. 700 pertsona inguru ebakuatu dituzte prebentzioz.
7,7 graduko lurrikara batek hildakoak eragin ditu Indonesian
Lurrikarak Flores uhartea astindu du goizaldean, eta iparraldeko kostaldearen parean eta 15 kilometroko sakoneran izan du epizentroa. 2.000 pertsona ebakuatu dituzte, baina zaurituak eta kalte materialak eragin ditu.
Trumpek esan du Ormuzko itsasartea AEBko lurraldetzat joko duela "laster"
Iran "garaitu" ostean egingo duela eta Washingtonen baimenik gabe itsasontziek ezingo dutela itsasartea zeharkatu adierazi du. Teheranen hitzetan, "ezin da txioak, hegazkin-ontziak, dekretuak edo hauteskundeetako hitzaldiak baliatuta bereganatu".
Frantziako Konstituzionalak baliogabetu egin du 15 urtez azpikoei sare sozialak erabiltzeko debekua
Epai horren harira, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Sebastien Lecornu lehen ministroari eskatu dio Gobernuak "testu juridikoki sendoa" presta dezala, epaia bera eta Europako araudia aintzat hartuta, eta erreforma "2027ko udaberria baino lehen" indarrean sartzeko asmoari eusten diola gaineratu du.
Kolonbian 285 dira jada lurrikararen ondorioz hildakoak, eta 379 desagertu daude oraindik
7,4 graduko lurrikararen epizentroa San Jose del Palmarren izan zen, Ozeano Bareko kostaldean dagoen Choco departamenduko herrian. Azken datuen arabera, 3.975 pertsona zauritu eta 45.523 familia kaltetu dira. Horrez gain, 12.828 etxebizitza suntsitu dira.