Salviniri hordagoa
Sea Watch erreskate ontziak Salviniri hordagoa bota dio Italiako lehen ministro ordeari, eta honek ezin du galdu. Jokoan dago immigrazioaren kontra ezarrita duen politika gogorra.
Italiako subiranotasunaren kontrako ekintza gisa aurkeztu du auzia. Argudio herrikoia da hori; ez zaio inori gustatzen bere etxean sartzea baimenik izan gabe. Eta, gainera, Salviniren arabera, Europako bi bazkide iseka egiten ari zaizkio Italiari, ontziak Herbeheretako bandera duelako eta Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) alemaniarra delako.
Argudio horiekin, Salvinik italiar askoren babesa lotuko du. Salvinik isiltzen duena da, nazioarteko itsas zuzenbidearen arabera, naufragoak erreskatatzen dituzten ontziei portu segurua ematera behartuta dagoela. Hori azaltzea zailagoa da; errazagoa da subiranotasunaren urraketaz eta gauza horietaz hitz egitea.
Hortaz, orain Salvini oso arriskutsua da. Ez du soilik ontzia atzemango, tripulazioari isun handia ezarriko dio, eta nork daki, agian Carola Rackete kapitaina espetxeratzen ahaleginduko da.
Salvini oso urrun iritsi da immigrazio gaietan, italiar askoren babesarekin, eta ez du atzera egingo.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz