Trumpimoa Erresuma Batua zelatatzen
Erresuma Batuan brexit-a bultzatzen dutenen helburuetako bat Ameriketako Estatu Batuekin (AEB) harremanak estutzea da. Europako merkataritza gunetik atera AEBko merkataritza eremuan sartzeko. Europatik politikoki aldendu AEB buru diren bloke anglosaxoian integratzeko. Brexit-aren bultzatzaileek norabide honetan beste urrats bat eman dute Kim Darroch Erresuma Batuak Washingtonen duen enbaxadorea kargutik kenduz. Europazale jotzen dute eta, beraz, oztopo beraien helburuentzat.
Darrochek Foreign Officentzat, Erresuma Batuko Atzerri Ministerioarentzat, txostenak egin zituen Trumpen inguruan zuen iritzia azalduz. Hori da enbaxadoreen betebeharretako bat: bere gobernuari dagoen herrialdeko egoeraren berri ematea. Norbaitek, seguru asko brexit-aren aldekoren batek, filtratu zizkion txosten horiek prentsari. Bertan Darrochek "zalantzati eta ezgai" jotzen zuen Trump.
Trumpek bere dimisioa exijitu du, baita lortu ere; besteak beste, seguruenik hurrengo lehen ministro izango den Boris Johnsonek ez diolako babesik eman eta erortzen utzi duelako. Trumpek behin baino gehiagotan goretsi du Johnson esanaz lehen ministro on bat izango dela, Eta Johnsonek mesedea bueltatu dio. Trumpek aurkitu ditu jarraitzaileak Brasilen, Italian eta Hungarian. Orain Erresuma Batuan ere trumpismoa ezartzeko zorian ote dago?
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz