Kontsumoa
2022/04/15 - 15:25
Euskal kontsumitzaileen herenak pandemia aurretik baino arreta handiagoa eskaintzen die prezioei orain
Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiaren azterlan baten arabera, euskal gizarteak erosketa ohiturak aldatu ditu. Hala, % 58ak hurbiltasuna du lehentasun erosketetan, eta % 70 kalitatezko produktuengatik gehiago ordaintzearen alde agertu da.
2022/04/15 - 14:42
Kontsumobidek gogorarazi du gasaren faktura ez dela zertan 6 hilabetetik gorako atzerapenarekin ordaindu
Kontsumoko Euskal Institutuak adierazi duenez, gasaren prezioen krisiaren aurrean, prebentzioa da aukerarik onena. Hori dela eta, "fakturak arretaz aztertzea" gomendatu du.
2022/04/13 - 11:04
% 9,8ko inflazioa izan da martxoan
Azken 37 urteetako urte arteko inflaziorik altuena da. Argindarra, erregaiak eta elikagaiak garestitzeak ia % 10ean jarri du KPIa.
2022/04/11 - 23:44
Tabernek eta jatetxeek ura dohainik eskaini behar dute dagoeneko
2023an indarrean sartuko diren bi zerga sortu dira, eta erabilera bakarreko plastikoak ekoizteagatik eta hondakinak zabortegian uzteagatik ordaindu beharko dira.
2022/04/08 - 21:00
Gasolinak eta gasolioak historiako Aste Santurik garestiena izango dute nahiz eta beherapena aplikatu
Erregaien prezioek markak hausten jarraitzen dute, nahiz eta duela astebete indarrean sartu zen beherapenak kontsumitzaileei arnas pixka bat hartzeko aukera eman.
2022/04/07 - 21:30
Facuak Gipuzkoako gasolindegi bat eta Nafarroako lau salatu ditu, deskontuaren ostean prezioak igotzeagatik
Guztira, 13 erkidegotako 230 hornitegiren salaketak helarazi dizkio elkarteak Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeari.
2022/04/05 - 12:40
EAEko urte arteko industri jarduera ia % 11 hazi zen otsailean
2022ko otsaileko indizearen bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan, 2021eko otsailaren aldean. Gainera, lehen bi hilabeteetako metatuan, Industri Produkzioaren Indizeak % 9,2ko hazkunde metatua lortu du.
2022/04/04 - 22:45
Familiek 500 euro gehiago gastatuko dituzte oinarrizko elikagaietan aurten, OCUren arabera
Erosketa saskia nabarmen garestitu da. OCU kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du, hala jarraituz gero, aurten familiek 500 euro gehiago gastatuko dituztela oinarrizko elikagaietan.
2022/04/04 - 21:26
OCUren arabera, erosketa-saskia 500 euro baino gehiago garestituko da urtero
Aztertutako 156 produktu baino gehiagotik % 84 garestitu dira azken urtean. Oliba eta ekilore olioak, baxera-detergente, margarina, pasta, platanoak eta izokinaren salneurriak gehien igo diren prezioak dira.
2022/04/01 - 19:37
Osasun Sailak txerri-buru sorta bat erretiratu du merkatutik, listeria kutsaduragatik
Etxean Vicente Lopez markako txerri-burua dutenei saltokira itzultzea eskatu die Osasun Sailak. Sintomaren bat izanez gero, osasun zentrora joatea ere gomendatu du.
2022/03/30 - 17:39
Inflazioa % 10etik gertu kokatu da martxoan, 1985etik izan den tasarik altuena
Martxoko KPI aurreratuaren datua % 9,8 da, otsailekoa baino bi puntu handiagoa. Batez ere, elektrizitatearen, erregaien eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen gorakada nabarmentzen dira.
2022/03/30 - 16:25
Nola ezarriko dute 20 zentimoko deskontua gasolindegietan?
Erregaiaren beherapenak 133 milioi euroko kostua izango du EAEn. Kontsumitzaileek 65 euro aurreztuko dituzte dieselaren kasuan, eta 75 euro gasolinaren kasuan, datozen hiru hilabeteetan.
2022/03/28 - 12:15
Javier Hurtado: "Turismo sektorearen pertzepzioa ona da eta Aste Santu ona izatea espero dugu"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren esanetan, turismo sektorearen aurreikuspenak onak dira udari begira ere. Garraiolarien grebari lotuta, lasaitasun mezua zabaldu du.
2022/03/23 - 19:20
Edaria eta janaria kontsumitzea berriz ere baimenduta egongo da kirol ekitaldietan apirilaren 1etik
Osasun Ministerioak eta erkidegoek adostu dute neurria, Lurralde arteko Batzordearen bileran.
2022/03/23 - 13:12
Espainiako elikagai eta kontsumo sektoreak "premiazko" neurriak eskatu ditu garraioaren grebarekin amaitzeko
Elikaduraren eta kontsumo handiaren patronalek adierazi dutenez, "ez dute ulertzen dagoeneko neurririk hartu ez izana", eta garraiolariei zein kontsumitzaileei erantzukizuna eskatu diete.
2022/03/16 - 13:57
Martxoaren 29an argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaitsiko ditu Espainiako Gobernuak
Felix Bolaños Presidentetzako ministroak aurreratu du berria. Haren esanetan, "aukera" ezberdinak ari da aztertzen Gobernua, prezioak merkatu ahal izateko.
2022/03/15 - 18:53
Kontsumobidek eskatu ahal izango du enpresek modu desegokian kobratutako dirua itzultzea
Eusko Jaurlaritzak Pertsona Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuko lege proiektua onartu du. Aldez aurretik hitzordurik finkatu gabe etxez etxeko salmenta debekatuko du legeak, batez ere adineko pertsonak babesteko xedearekin.
2022/03/14 - 12:48
Vuelingen aurkako salaketa jarri du Facuak eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako
Airelineak 30 eta 40 euro bitartean kobratzen die hegazkinera poltsa edo maletaren bat sartzen duten bidaiariei, Basic deituriko tarifa (denetan merkeena) kontratatzen baldin badute.
2022/03/05 - 16:26
Ekilore-olioaren salmenta mugatzea erabaki dute supermerkatuetan
Orain dela bi urte, alarma egoera baino lehen, komuneko paperarekin bizi izandako zoramena errepika ez dadin, supermerkatuek ezohiko neurria hartu dute: errazionamendua. Arazoa ez omen da hornidurarik eza, kontsumitzailearen portaera baizik.
2022/02/15 - 10:32
Urte arteko KPIak behera egin du urtarrilean, % 6ra EAEn eta % 6,3ra Nafarroan
Batez ere, argindarra eta elikagaiak merkatzeak eragin du prezioen beherakada.