Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko urte arteko industri jarduera ia % 11 hazi zen otsailean

2022ko otsaileko indizearen bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan, 2021eko otsailaren aldean. Gainera, lehen bi hilabeteetako metatuan, Industri Produkzioaren Indizeak % 9,2ko hazkunde metatua lortu du.
Arcelorrreko pabilioi bat
Bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industri produkzioa 2021eko hilabete berean baino % 10,9 handiagoa izan da, lan-egutegiko termino homogeneoetan, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak landutako datuen arabera.

Industri produkzioaren indizeak otsailean izan duen urtetik urterako bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan: Gipuzkoan, igoera % 14,8ra iritsi da, Bizkaian % 9,4ra, eta Araban, berriz, % 7,1era.

Urtaroen eragina zuzendu ondoren, 2022ko otsaila aurreko hilabetearekin alderatuz gero, EAEko industri produkzioak % 0,7ko igoera izan du. 2022ko lehen bi hilabeteen metatuan, industria-produkzioaren indizeak % 9,2ko hazkunde metatua izan du.

2022ko otsaileko indizeak 2021eko otsailekoarekin alderatuta izan duen bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan.

Ekipo-ondasunek (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aireontzi eta itsasontzien eraikuntza barnean hartuta) % 19,6ko igoera izan dute aurreko urteko otsailarekin alderatuta, eta Energiak, berriz, % 11,9ko igoera. Sektore horretan, energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioaren fintzea sartzen dira.

Kontsumo-ondasunek % 12,1eko igoera izan dute oro har. Zehazki, igoera hori % 13,4ra iritsi da Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen kasuan, eta % 7,3ra Kontsumo iraunkorreko ondasunen kasuan.

Bitarteko ondasunen kasuan (metalurgia-jarduerak, produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa), % 5,0ko igoera izan da urtetik urtera.

Desagregazio handiagoko maila batean, EAEko industrian pisurik handiena duten sektoreen artean 2022ko otsailean urtetik urterako igoerarik handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Makineria eta ekipoa (% 23,4ko igoera), Garraio-materiala (% 17,0ko igoera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 16,8ko igoera). Bestalde, produkzioan behera egin duen sektore bakarra Zura, papera eta arte grafikoak izenekoa izan da, eta % 0,6ko beherakada izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X