% 9,8ko inflazioa izan da martxoan
Inflazioa % 9,8koa izan da martxoan Estatuan, Espainiako Estatistika Institutuak esan duenez. Modu horretan, martxoko KPI aurreratua konfirmatu du institutuak. Azken 37 urteetako inflaziorik altuena da. Argindarra, erregaiak eta elikagaiak garestitzeak ia % 10ean jarri du KPIa.
Otsailetik martxora, KPIa % 3 igo da. Urte arteko tasa ere bi puntu igo da aurreko hilarekin alderatuta, % 9,8ra arte. Tasarik altuena da 1985eko maiatzetik.
Estatistika Institutuaren arabera, urte arteko KPIa ia % 10 izatearen arrazoia hurrengo produktuen salneurrien igoera da: elektrizitatearen eta berokuntzarako gasolioa, ibilgailu pertsonaletarako erregaiak, jatetxeak eta ostatu-zerbitzuak eta elikagaiak, batez ere arraina eta itsaskiak, haragia, lekaleak eta barazkiak, eta esnea, gazta eta arrautzak.
Azpiko inflazioak (landu gabeko elikagairik eta produktu energetikorik gabe) lau hamarren egin du gora martxoan, % 3,4ra arte, 2008ko irailetik izan duen baliorik altuena.
Azken urtean, kalefazioa, argiteria eta uraren banaketa % 68,3 garestitu dira; olioen eta koipeen prezioak % 32,1 igo dira eta garraio pertsonala % 19,3 garestiagoa da, erregaien kostu handiagoagatik. Halaber, bi digituko gorakadak erregistratu dira arrautzetan eta esnean (duela urtebete baino % 11 garestiago daude) eta ardi-haragian eta arrain fresko eta izoztuan ( % 10,1eko gorakada bi kasuetan).
Hilabete arteko tasari dagokionez, KPIak hazkunderik handiena izan du 2002tik, estatistika honen metodologia aldatu zenetik, hain zuzen.
Prezioen igoera Hego Euskal Herrian
Euskal Autonomia Erkidegoan, urte arteko inflazioa Estatukoa baino lau hamarren txikiagoa da, nahiz eta otsailetik martxorako aldakuntza ere % 3koa izan. Urte arteko KPIa % 9,5ean kokatu da, energiaren eta elikagaien igoerak bultzatuta.
Nafarroako Foru Erkidegoan, KPIa Estatuko bera da: % 9,8.
Inflazio handia mundu mailan
Mendebaldeko beste herrialde batzuetan ere inflazioa izaten ari da.
Alemanian martxoko urte arteko tasa % 7,3 izan da; Erresuma Batuan, % 7; eta Estatu Batuetan %, 8,5. Azken hiru hamarkadetako tasarik altuenak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.