KPIa
2023/12/14 - 10:34
Inflazioa % 3,4ra jaitsi da azaroan Euskadin eta % 3,1era Nafarroan
Elikagaien kasuan, igoera orokorra % 9koa izan da, aurreko hilean baino bost hamarren gutxiago.
2023/12/14 - 09:07
Albiste izango dira: EITB Maratoia, azaroko KPIa eta Euskaraldiaren 4. edizioaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/05 - 12:41
Almejak, bisigua, aza gorria eta indioilarra, gabonetako otzaran gehien garestitu diren produktuak
Kontrara, lupia eta legatza (% -13), otarrainxkak (% -12), pularda (% -7), ostrak (% -5), granada (% -5) eta angulak (% -1) dira gehien merkatu direnak.
2023/11/29 - 10:24
Batez besteko pentsioak 55 bat euro igoko dira EAEn eta 51 euro Nafarroan, 2024an
Hala, 1.484 euro beharrean, 1.540 euro poltsikoratuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunek. Foru Erkidegoan, egungo 1.375 eurotik 1.426 eurora pasatuko dira. Azaroko KPI aurreratuaren arabera egin da kalkulua, baina behin betiko datuarekin baieztatu beharko da.
2023/11/29 - 10:03
KPIa % hiru hamarren jaitsi da azaroan, % 3,2raino
Bestalde, azpiko inflazioa zazpi hamarren jaitsi da azaroan, % 4,5eraino. Iazko abendutik aurtengo azarora arteko KPIaren arabera eguneratuko dira pentsioak 2024an, eta hortaz kotizaziopeko pentsioak % 3,76 igoko dira.
2023/11/29 - 09:15
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, "Artikotik Kantaurira" berezia eta azaroko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/21 - 17:55
Hego Euskal Herriko elikagaien bankuek elkartasuna eskatu dute biltegiak betetzeko azaroaren 24an eta 25ean
Hegoaldeko elikagaien bankuek 70.660 pertsona artatzen dituzte lurralde osoan, horietatik 20.700 Bizkaian, 25.500 Nafarroan, 4.115 Araban eta 20.345 Gipuzkoan.
2023/11/15 - 09:03
Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura saioa; Gaza, erasopean; eta Euskadi Literatura Sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/14 - 12:20
Oliba olioa % 73,5 garestitu da urtebetean, eta arroza % 16,6
Hauek dira azken urtebetean gehien garestitu diren oinarrizko elikagaiak: oliba olioa (% 73,5), arroza (% 16,6), patata (% 15,9), txerrikia (% 13,8), azukrea (% 12,3) eta esne osoa (% 11,6).
2023/11/14 - 10:04
KPIa % 3,5eraino jaitsi da urrian EAEn, eta % 3,2raino Nafarroan
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa 3,5ean mantendu da urrian. Bestalde, azpiko inflazioa sei hamarren jaitsi da urrian, % 5,2raino.
2023/11/14 - 09:16
Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura saioaren bezpera, urriko KPIa eta Irulegiko Eskua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/30 - 15:24
BEZ murriztua duten oinarrizko elikagaien % 52 garestiagoak dira neurria indarrean sartu zenean baino
Facua kontsumitzaileen elkarteak BEZaren deskontua duten ia mila produkturen prezioak aztertu ditu zortzi supermerkatu kate handitan (Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona).
2023/10/30 - 10:08
KPIa % 3,5ean mantendu da urrian, erregaien merkatzea tarteko
Bestalde, azpiko inflazioa sei hamarren jaitsi da urrian, % 5,2raino.
2023/10/30 - 09:15
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Urriko Azken Astelehena Gernikan eta urriko KPI datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/30 - 06:59
Bidaiatzea luxu bilakatu liteke, petrolioaren eskaintzaren murrizketaren ondorioz
Julen Bollain ekonomialariak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak prezioen igoera azaldu du, elikaduraren salneurriez aparte, eta ohartarazi du bidaiak asko garestituko direla, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz petrolioaren eskaintza murrizten bada.
2023/10/13 - 13:24
Oliba olioa duela urtebete baino % 67 eta abuztuan baino % 10,1 garestiagoa da
Azken urtebetean gehien garestitu diren lau elikagaiak hauek dira: oliba olioa (% 67), azukrea (% 40,5), patatak (% 20,5) eta arroza (% 18,5).
2023/10/13 - 11:05
KPIa % 3,6raino igo da irailean EAEn, eta % 3,4raino Nafarroan
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,5ekoa izan da irailean, abuztuan baino bederatzi hamarren altuagoa.
2023/10/02 - 14:47
Udazkeneko aldapa: emango al digu ekonomiak arnasa laster?
Erosketak, gasolina, hipotekak... Oinarrizko gastuek geroz eta gehiago estutzen dituzte familiak eta, itxura guztien arabera, udazkeneko diru-sarreren zati handi bat horiek asetzera bideratu beharko da. Ekonomista batekin hitz egin dugu tunelaren bukaeran argirik ikusi ote daitekeen jakiteko.
2023/10/02 - 14:25
Prezioen igoera: Zer ari da gertatzen? Jaitsiko al dira?
Endika Alabort ekonomilariarengana jo dugu prezioen igoera geldituko ote den eta jaitsiko ote diren jakiteko.
2023/09/29 - 13:34
Euroguneko inflazioa % 4,3ra jaitsi da, 2021eko urritik izan duen maila baxuenera
Bederatzi hamarren egin du behera abuztuko datuarekin alderatuz gero. Kategoria guztietan jaitsi da inflazioa.