Ekonomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko urteko inflazioa bost hamarren igo da abenduan, % 2,9raino

Elikagaiak, alkohola eta tabakoa garestitu dira gehien (% 6,1), eta energia % 6,7 merkatu da. Euroguneko 20 herrialdeetatik hamarretan inflazioak behera egin du abenduan, batean egonkor mantendu da (Espainian, % 3,3an) eta gora egin du bederatzitan.
Barazkiak Alemaniako merkatu batean.
Barazkiak Alemaniako merkatu batean.

Urteko inflazio-tasa bost hamarren igo da abenduan Eurogunean, % 2,9raino, Eurostat Europar Batasuneko estatistika-bulegoak ostiral honetan argitaratutako behin-behineko datuen arabera.

Elikagaien, alkoholaren eta tabakoaren prezioen igoera izan da, batez ere, inflazioa igoarazi duena, % 6,1eko hazkundea izan baitute horiek (azaroan, % 6,9koa izan zen).

Zerbitzuen prezioek % 4 garestitzeak ere baldintzatu du igoera, baina horietan ez da aldaketarik izan aurreko hilabetekoarekin alderatuta.

Bestalde, industria-ondasunak (energia salbu) % 2,5 igo dira, eta % 2,9 egin zuen azaroan.

Jaitsi diren prezioen artean da, hain zuzen ere, energiarena dago, % 6,7 egin baitu behera abenduan (azaroan % 11,5 jaitsi ziren).

Euroguneko hogei herrialdeetatik hamarretan, inflazioak behera egin du abenduan, Espainian berdin mantendu da, % 3,3an, eta bederatzitan gora egin du, nahiz eta tasak oso ezberdinak izan herrialdeen artean.

Igoera handienak Eslovakian (% 6,6), Austrian (% 5,7) eta Kroazian (% 5,4) izan dira; txikienak, berriz, Belgikan eta Italian (% 0,5) eta Letonian (% 0,9).

Espainiako tasaren gainetik kokatu dira Alemania (% 3,8), Estonia (% 4,3), Grezia (% 3,7), Frantzia (% 4,1), Malta (% 3,6) eta Eslovenia (% 3,8).

Espainiako % 3,3 horren azpitik, berriz, Irlanda (% 3,2), Zipre (% 1,9), Lituania (% 1,6), Luxenburgo (% 3,2), Portugal (% 1,8), Herbehereak (% 1,0) eta Finlandia (% 1,6) daude.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X