KPIa % 3,5eraino jaitsi da urrian EAEn, eta % 3,2raino Nafarroan
Urrian, inflazioak apur bat behera egin du eta urte arteko tasa % 3,5ean gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 3,2an Nafarroan, erregaien eta elikagaien prezioen beherakadak bultzatuta, batez ere.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera, urte arteko tasak hamarren bat eta bi hamarren egin du behera EAEn eta Nafarroan, % 3,6tik % 3,5era eta % 3,4tik %3,2ra, hurrenez hurren.
Irailetik urrira, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bi hamarren igo da EAEn eta hiru hamarren, Nafarroan.
Urtea hasi zenetik, prezioak % 3,6 garestitu dira EAEn, eta % 3,3 Nafarroan.
Gipuzkoak izan du urte arteko inflaziorik handiena urrian (% 3,9), Bizkaiaren (% 3,5) eta Arabaren (% 2,8) aurretik. Irailetik urrira, prezioak % 0,4 garestitu dira Gipuzkoan, % 0,1 Araban, eta bere horretan mantendu dira Bizkaian.
Elikagaiak eta edariak % 9 garestitu dira batez beste iazko urritik aurtengo urrira EAEn, eta, % 9,6 Nafarroan. Hala ere, urte arteko tasak apur bat behera egin du, % 9,6koa baitzen EAEn eta % 9,8koa Nafarroan, irailean. Irailetik urrira, prezioak % 1,3 igo dira EAEn, eta % 1,7 Nafarroan. Halaber, Espainiako Estatuan elikagaiak eta edariak % 9,5 garestitu dira urtebetean.
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa 3,5ean mantendu da urrian.
Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) sei hamarren jaitsi da urrian, % 5,2raino. Hortaz, KPI orokorra baino 1,7 puntu handiagoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.