Langabezia
2022/10/04 - 13:55
Carmen Maeztu: ''Iraileko datuek egoera positiboa erakusten dute negatiboa baino gehiago''
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak iraileko langabeziari buruzko datuak "anbibalentetzat" jo ditu, baina azpimarratu du "egoera positiboa" erakusten dutela eta oraingoz enplegua "egonkor" mantentzen dela.

2022/10/04 - 13:20
''Langabezia datuek erakusten dute gure produkzio sarean konfiantza izan ahal dugula'', dio Jaurlaritzak
Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak nabarmendu du 2022koa izan dela historiako irailik onena afiliazioari erreparatuta; halaber, 2008tik izandako onena izan da langabezian dauden pertsonen datuari dagokionez.
2022/10/04 - 11:04
Euskadin irailean erregistratutako langabezia jaitsi egin da; Nafarroan, aldiz, koxka bat igo da
Azken hilabetean, 2.078 langabe gutxiago egon dira Euskal Autonomia Erkidegoan; Nafarroan, berriz, 227 gizon eta emakume gehiago dabiltza lan bila.
2022/10/04 - 09:39
Albiste izango dira: Siemens Gamesako kaleratzeak, iraileko langabezia datuak eta Fisikako Nobel saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/22 - 12:35
EAEko BPGa % 1,1 hazi da 2022ko bigarren hiruhilekoan, % 5, duela urtebeteko datuarekin alderatuta
Enpleguak % 0,8 egin du gora aurtengo bigarren hiruhilekoan; urterik urterako hazkundea % 3,7koa da.
2022/09/21 - 11:39
Mendia: "Egoera ziurgabetasun handikoa den arren, hemengo enpresek lana badute eta langileak behar dituzte"
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuaren arabera, Espainiako Gobernuak aurreratutako datuen arabera, iraileko langabezia datuak "ez dira txarrak".
2022/09/15 - 14:28
2040rako EAEko langabezia tasa % 6tik jaistea jarri du helburutzat Jaurlaritzak
"Euskadiren etorkizunaren oinarriak ezartzeko" proiektua egin du Jaurlaritzak, aldundiekin, hiru hiriburuetako udalekin eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin batera. Dokumentua gainerako agente publiko eta pribatuen esku utziko dute orain, ekarpenak egin ditzaten.
2022/09/06 - 15:22
Etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziagatik kotizatzen
Horrela, Espainiako Gobernuak langile horien lan-eskubideak eta -duintasuna aitortzen ditu, eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen eskaera "beretzat hartzen du eta errealitate bihurtzen du".
2022/09/02 - 12:31
Langabezia % 2,31 igo da abuztuan EAEn, eta % 1,52 jaitsi da Nafarroan
2.564 pertsona gehitu dira abuztuan Lanbideko zerrendan; halere, iazko abuztuan baino 8.502 lagun gutxiago daude lanik gabe. Nafarroan, uztailean baino 479 langabe gutxiago daude egun.
2022/09/02 - 11:20
Igor Arroyo: "Jaurlaritza utzikeriaz ari da, gutxieneko 1.400 euroko soldata ados lezake eta ez du egiten"
LABeko koordinatzaile orokorrak aitortu du "kezkaz" hartu dituztela lehendakariak errenta itun baten beharraz egindako adierazpenak. Horren hitzetan, "Jaurlaritzak ez du jarrera neutral bat, langileak ahultzeko interbentzioak egin ditu".
2022/09/01 - 15:54
Euroguneko langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da uztailean, % 6,6ra
Eurogunea osatzen duten hemeretzi estatuek serie historikoan izan duten langabezia mailarik baxuena da.
2022/08/24 - 21:30
Ukrainako gerraren ondorioak, sei hilabeteren ostean: inflazioa goraka eta ekonomia atzeraka
Ukrainako gerrak testuinguru ekonomikoan nolako eragina izan duen aztertu dugu. Prezioak etengabe ari dira garestitzen; garapenaren, hazkundearen eta ongizatearen adierazleek, berriz, behera egin dute.