Langabe kopuruak behera egin du azaroan, EAEko langabezia 2009ko urtarriletik kopuru txikienean utzita
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langabe kopuruak behera egin du azaroan, zehazki, 1.034 pertsonak topatu dute enplegua (% 0,93 jaitsiera, urriarekin alderatuta), eta horrenbestez, langabezia 2009ko urtarriletik kopuru txikienean geratu da: 110.710 langabe.
Ifrentzuan, Nafarroako langabeziak igoera txikia, % 0,70koa, izan du, eta 218 pertsonatan hazi da langabe kopurua. Nolanahi ere, eta Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak emandako datuen arabera, aurtengo azaroko langabezia iazko epe berean baino % 0,66 txikiagoa da (209 pertsona gehiago zeuden lan barik).
Guztira, 142 203 langabe daude Hego Euskal Herrian. Lurraldeka, Araban jaitsi da gehien langabezia (% 1,65); ondoren dator Bizkaia (% 0,95), eta azkenik, Gipuzkoa (% 0,39ko beherakadarekin). Aipatu bezala, langabeziak gora egin du Nafarroan, gutxi bada ere (% 0,70).
Espainiako Estatuan ere behera egin du langabeziak, eta 33.512 pertsonak aurkitu dute enplegua. Hortaz, 2.881.380 lagun daude lan barik, 2007tik hilabete honetan izandako daturik txikiena.
Kontratazio mugagabeak, gora EAEn
Halaber, nabarmentzekoa da kontratazio mugagabeak izandako joera positiboa EAEn. Azken hilabeteetako joerari eutsi zaio, eta kontratazio mugagabea guztizkoaren % 25,3an dago. Azaroan 65.068 kontratu berri sinatu ziren, eta horietatik, 16.447 mota horretakoak. 2021eko azaroari dagokionez, lan-erreformaren ondoren kontratazioak egonkortu egin diren arren eta, beraz, guztizko bolumena murriztu den arren, kontratu mugagabeak % 52 gehitu dira.
EAEko langabeziak emakume aurpegia du gehienbat, 63.599 andrazko baitaude lan barik. Dena dela, azaroan emakumezkoen artean gizonezkoen artean baino gehiago jaitsi da langabezia: 721 andrazkok topatu dute enplegua, eta 323 gizonezkok.
Sektoreka, zerbitzu sektoreak izan du eboluzio onera, eta arlo horretan 1.030 langabe gutxiago daude. Ondoren, industria ageri da, 234 langabe gutxiagorekin.
Gizarte Segurantzan afiliatutakoei dagokienez, gora egin du azaroan (3.565 pertsonak eman dute izena Euskadin), urrian baino % 0,36.
EAEko ganberan Ekain Rico PSE-EEko legebiltzarkideak egindako galdera bati erantzunez, Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du azaroko datuak "oso onak" direla (hilabete gorabeheratsua izan ohi da):
Bestalde, Carmen Maeztu Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilariak esan du Gizarte Segurantzan izena emandakoen artean "marka historikoa" erdietsi dela azaroan, 303.285 pertsona zenbatu baitituzte. Beraz, langabezia % 0,70 igo den arren, "egoera positiboa" dela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestituko dira litroko gaurtik aurrera, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.