Loteria
2018/08/25 - 14:49
Durangoko bizilagun batek milioi bat euro irabazi du Euromillon zozketan
Andra Mari kaleko 16. zenbakian dagoen Loteria Administrazioan zigilatu zuten ostiraleko zozketan saritua izan den txartela.
2018/08/17 - 16:19
Loteria Primitiboak 200.000 euro baino gehiago utzi ditu Bilbon
Bigarren kategoriako asmatzaile bakarrak (5 zenbaki eta osagarria asmatu ditu) 204.714,96 euro irabazi ditu.
2018/08/11 - 20:41
Loteria Nazionalaren lehen sariaren zati bat erori da Sestaon
41.103 izan da zenbaki sariduna, eta horren zati bat saldu dute Jose Antonio Agirre Kale Nagusian kokatutako loteria-administrazioan.
2018/07/29 - 01:18
Loteria Primitiboak 1.500.000 euro baino gehiago utzi ditu Portugaleten
Irabazle bakar batek 1.527.598,18 euro irabazi ditu, larunbat honetan izandako zozketaren sei zenbakiak asmatu ostean.
2018/07/28 - 19:25
Loteria Nazionalaren lehen saria Erandion egokitu da
59.884 zenbakiari dagokion lehen saria Erandioko 6. administrazioan saldu dute. Sari horri 600.000 euro dagozkio.
2018/07/18 - 14:50
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ogasunek zerga-salbuespena duten sariak handitu dituzte
Erreformaren bidez, loteria eta apustuen bidez jasotako 10.000 eurorainoko sariekin ez da zergarik ordaindu behar aurten; 2019an 20.000 eurotan ezarriko dute muga eta 40.000 eurotan 2020an.
2018/06/09 - 18:31
Euromillones zozketak 17 milioi euro utzi ditu Barakaldon
Makinan egindako billetea da eta apustu bakarrekoa. Saridunak euro bi eta erdi jokatu eta 17 milioi jaso ditu. Beno, guztiz ez, izan ere, % 20 Bizkaiko Ogasunarentzat izango da.
2018/06/09 - 01:40
Euromillones zozketak 17 milioi euro utzi ditu Barakaldon
Lehen mailako saria eraman du apustulariak. Txartel irabazlea Barakaldoko 2. Loteria-administrazioan saldu dute, Pormetxeta plazan.
2018/05/07 - 16:37
18 milioi eta erdiko saria utzi du Villabonan ONCEren zozketa bereziak
Amaren aparteko zozketari esker Villabonako bizilagun batek 17 milioi euro irabazi ditu. Horretaz gain, beste 39 lagunek 40 milana euro poltsikoratu dituzte.
2018/01/06 - 15:40
Erregetako loteriaren lehen saria Bilbon banatu da
05.685 zenbakiari egokitu zaio lehen saria. Agirre Lehendakariaren etorbideko 19 zenbakian dagoen administrazioak saldu du, osorik.
2018/01/06 - 15:32
Lehen saria Deustuko 19. loteria-administrazioan saldu da osorik
Mugikorra joka eta joka hasi zaionean ohartu da Juan loteria-saltzailea zenbaki saritua berak saldu duela osorik.
2018/01/06 - 15:27
Errege-loteriaren lehen sariaren 26 milioi euro banatu dira Arangoitin
Ziortza tabernako jabeak ekarri du zorioneko zenbakia 5.685. 133 dezimo saldu ditu. Lehen saria osorik Bilbon egokitu da.
2018/01/06 - 14:55
Loteria-saltzailea: 'Lehen saria irabaziko genuen bihozkada izan nuen atzo'
Juan, Deustuko loteria-admistrazioko jabea, zoriontsu azaldu da Deustun eta Arangoitin lehen sariaren 100 milioi euroak banatu dituelako (jatorriz, gaztelaniaz).
2018/01/06 - 14:52
Pozak eztanda egin du Arangoitin Erregeetako Loteriaren lehen sariagatik
Ziortza tabernak 5.685 zenbakiko txartel asko saldu ditu. Auzokideak pozaz zoratzen daude.
2018/01/06 - 14:15
Erregeetako Loteriaren hirugarren saria osorik Murtziara joan da
23.282 zenbakia Yecla udalerriko loteria-administrazioan saldu dute osorik.
2018/01/06 - 14:13
Bigarren sariaren zati bat Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan egokitu da
18.442 zenbakiari dagokio bigarren saria, eta oso banatuta egon da, Estatuko hainbat udalerritan saldu baitute, besteak beste, Gasteizen, Eibarren, Anoetan eta Cordovillan.
2018/01/06 - 13:44
Erregeetako Loteriaren sari nagusia Bilbon egokitu da osorik
05.685 zenbakia duen txartel bakoitzak 200.000 euro jasoko ditu. Txartel guztiak Deustuko 19. loteria-administrazioan saldu dira.
2018/01/06 - 10:18
Erregetako loteriak 700 milioi euro banatuko ditu
Larunbat honetan egingo da zozketa, 12:00etatik aurrera. 0 zenbakia da lehen sarian gehien errepikatu den bukaera; 21 aldiz atera da guztira.
2017/12/27 - 19:09
Euskal herritar bakoitzak 23,06 euro jokatuko ditu Erregetako loterian
Bizkaitarrak dira diru gehien inbertitzen dutenak: 28,72 euro. Arabarrek 18,18 euro jokatuko dituzte eta gipuzkoarrek 16,22 euro.
2017/12/22 - 18:15
Nafarroak milioi bat euro baino pixka bat gehiago berreskuratu du Loterian
Iturramako administrazio batean, 900.000 euro banatu dituzte; 03.278 zenbakiaren 150 dezimo saldu dituzte, alegia, 5. sari baten dezimoak, eta bakoitzak 6.000 euro lortu ditu.