Loteriaren lehen sariak 3 milioi euro utzi ditu Azpeitian, larunbat honetan
Larunbat honetako Loteriaren zozketa bereziak 3 milioi euro utzi ditu Azpeitian; izan ere, Gipuzkoako herri horretako Plaza Nagusiko 1.ean dagoen administrazioan 92934 zenbakiaren 30 dezimo saldu dituzte, eta saria dezimoko 100.000 eurokoa da. Zortea, hortaz, dozenaka azpeitiarren etxeetara iritsi da, Diputatuen Kongresuan egin duten zozketan; hain zuzen ere, Konstituzioaren 40. urteurrenaren harira egin dute.
Saritutako zenbakia saldu duten administraziotik Euskadi Irratira esan diotenez, irabazleetako gutxienez batzuek astero erosten dute zenbaki hori, 92934 zenbakia; beste dezimo batzuk, aldiz, leihatilan saldu dituzte. Halaber, agerian utzi dute oso pozik daudela saria eman dutelako, bereziki laster egingo baita Gabonetako Loteria: "Lehen aldiz saldu dugu, gaur, larunbateko zozketan irabazi duen zenbakia", zehaztu dute.
Azpeitiko administrazio horretan bertan, duela urte batzuk, 2011n, Gabonetako Loteriaren hirugarren saria saldu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko