Pedro Sanchez
Sanchezek PSOEn "aldaketa garrantzitsuak" iragarriko ditu astelehen honetan
Sanchezek agerraldia egingo du asteazkenean Kongresuko osoko bilkuran
PSOEk Sanchezi babesa eman, eta Santos Cerdanengandik aldendu da
Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministro eta PSOEren Madrilgo idazkari nagusiak baztertu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak konfiantza-galde bati aurre egin behar izatea, Santos Cerdanen dimisioa dela medio.
Albiste izango dira: Cerdan auzia, BBK Bilbao Music Legends Fest eta Israelek Irani eraso egin dio
Nuñez Feijoo: "Sanchezek berehala deitu behar ditu hauteskundeak"
Alberto Nuñez Feijoo PPko liderrak adierazi duenez, Pedro Sanchezek "alde egin behar du" Santos Cerdanen dimisioaren ostean. "Ihesaldiari amaiera emateko unea iritsi da. Bizirik irautea ez da aukera bat", gaineratu du Nuñez Feijook.
Aitor Esteban: "Azalpen gehiago behar dira"
EBBko presidentea "harrituta" agertu da Pedro Sanchezek, bere agerraldian, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariari grabazioen inguruan UCOk egindako txostena "ia epai bihurtu" duelako.
Chivite, hunkituta: "Espero dut Santos gai izatea bere errugabetasuna frogatzeko"
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, "diagonalean, ez sakonean" irakurri ahal izan du UCOren txostena, eta irakurri duena "ez dator bat nire ibilbide politikoa partekatu dudan pertsonarekin, nire alderdikidea eta laguna baita".
Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko
PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.
Sanchezek iragarri du PSOEren kontuak ikertzeko auditoria bat martxan jarri eta zuzendaritza aldatuko duela
Alderdiak Madrilgo Ferraz kalean duen egoitza nagusian emandako prentsaurrekoan, Santos Cerdan alderdiko Antolakuntza idazkariak dimisioa eman ostean, Sanchezek esan du ustelkeriaren aurrean bere erantzuna hartu duen desengainuaren tamainakoa izango dela.