Sanchezek jarraitu egingo duela adierazi die militanteei, eta salatu du "eraso moral" baten aurrean daudela
PSOEko idazkari nagusiaren esanetan, "bizi dugun une zailak ez digu perspektiba galarazi behar", eta horregatik jarraituko du aurrera Gobernu aurrerakoiak.
Pedro Sanchez, astelehenean, PSOEren Batzorde Exekutiboaren bileran. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburu eta PSOEren idazkari nagusi ere badenak gutuna bidali die militanteei, Santos Cerdan Antolakuntza idazkariak ustelkeria kasu bat dela eta dimisioa eman eta bere diputatu akta entregatu ostean. Buruzagi sozialistaren arabera, gobernu progresistak aurrera egingo du, eta sozialisten aurkako "eraso moral" bat salatu du. Halaber, ustelkeriari buruzko eztabaida bat egitea proposatu du.
Cerdan obra publikoen kontratuetan legez kanpoko komisioak kobratzearekin lotu duen auziaren ondoren, alderdi barruan nagusi diren "mina, haserrea, etsipena eta tristura" partekatzen dituela onartu du Sanchezek militanteei zuzendutako eta sare sozialetan zabaldutako gutunean.
Erantzukizun "handiak" izan dituztenek alderdiaren eta herritarren konfiantza traizionatu izanak "denei" min egiten diela onartu du Sanchezek, baina horren ustez kontuan hartu behar da Alderdi Sozialistak, beste batzuek ez bezala, lehen unetik "irmotasunez" jardun duela eta nahastuta omen daudenek karguak utzi egin dituztela.
Sanchezek barkamena eskatu du beste behin 'Cerdan auzia'gatik, eta aukera baliatu du PPren aurka egiteko. "Guk huts egiten dutenak kanporatzen ditugu, beste batzuek babestu egiten dituzte", gaineratu du.
Bestalde, Sanchezek berretsi du ez zuela UCOren txostenaren berri izan pasa den ostegun goizera arte. Bere hitzetan, horrek erakusten du Gobernuak ez duela ikerketa judizialetan parte hartzen, herrialdearen "osasun demokratikoaren" erakusgarri.
Aldi berean, txosten horren edukia eskuinaren zerbitzura jarri izana gaitzetsi du, "gobernu legitimo" bat eraisten saiatzeko.
Azkenik, bere aurkako zentsura mozioa aurkeztera gonbidatu ditu PP eta Vox alderdiak, baldin eta herri proiektu alternatibo bat mahai gainean jartzen badute.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.