Gorenak Cerdanen banku-kontuetan eta posta elektronikoan jarri du orain arreta
Hain zuzen ere, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa (UCO) PSOEren egoitzan sartu da ostiralean, Cerdanen posta korporatiboa klonatzeko.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren inguruko ikerketa ez da amaitu. Oraingoan, Auzitegi Gorenak Cerdanen banku-kontuetan eta posta elektroniko korporatiboan jarri du arreta.
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa (UCO) PSOEren egoitzan sartu da ostiralean, Cerdanen posta korporatiboa klonatzeko; izan ere, PSOEko Antolakuntza idazkari ohiari erakunde kriminal bateko kide izatea eta funtzionario-eroskeria egozteko "zantzuak" ikusten ditu.
Poliziak aditzera eman duenez, Cerdanek helbide elektroniko hori eman zion Koldo Garciari 2017ko udan, "zenbait komunikazio garrantzitsu" bidal ziezazkion. Alderdiaren parte izateko dokumentazioa nora bidali galdetu omen zion Koldok. Guztira, ia berrogeita hamar kontu eta banku-produktu ari dira ikertzen.
UCOk aurkitutako zantzuen arabera, Cerdanek 620.000 euro kudeatu zituen Abalos eta Koldoren alde. Hori dela eta, epaileak aintzat hartu du ikertzaileek horien kontuak ikertzeko egindako eskaera, PSOErekin eta Pablo Iglesias Fundazioarekin lotutakoak izan ezik.
Horrekin batera, Isabel Pardo de Vera ADIFeko presidente ohia eta Javier Herrero Errepideetako zuzendari nagusi ohia ikertzeko ere eskatu dio epaileak Auzitegi Nazionalari, ustez Abalosen eta Koldoren "esleipenak ondo burutzeko” kudeaketan parte hartzeagatik.
Bost enpresaburu, ikerketapean
Bost enpresaburu ere ari dira ikertzen: Jose Ruz (Levantina), Antonio eta Daniel Fernandez (OPR), Fernando Agustin Merino (Acciona) eta Antxon Alonso (Servinabar 2000).
Dirudienez, epailea “izatezko administratzaile” gisa ari da enpresaburuak ikertzen; alegia, “obra publiko jakin batzuen esleipen bidegabean” esku hartu eta “ordainketak eginez” parte hartu zutela uste du.
Epailearen arabera, UCOk "behar bezala" identifikatu ditu legez kanpo esleitutako 11 obra. Besteak beste, Sevillako Mendeurreneko Zubiaren proiektuaren lizitazioa (100 milioi euro baino gehiagokoa) eta Murtziako trenbide-sarea lurperatzeko lanak (158,8 milioi eurokoa) daude horien artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.