Polizia abusuen biktimak
2024/07/04 - 11:20
Alberto Alonso sozialista izango da Gogora institutuaren zuzendaria
Gogoraren sorreratik 2015ean erakundeak izan duen zuzendari bakarra, Aintzane Ezenarro, ordezkatuko du. Gizartearengana gerturatzea izango da bere helburuetako bat, iturri sozialisten arabera.
2024/06/29 - 15:25
Berriz martxan jarriko dute Giza Eskubideen Behatokia
10 urteren ostean gaur Giza Eskubideen Behatokia berraktibatu da. ETAren biktimekin konparatuta, Estatuak eragindako biolentziarenak tratu asimetrikoa dutela salatzen dute. Horien eskubideak bermatzen direla ziurtatzeko bueltatu da behatokia. Fiskaltza sozial baten modura arituko direla esan dute.
2024/06/28 - 17:05
Angel Berrueta eta haren senideak polizia indarkeriaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak
Haren hilketaren hogeigarren urteurrenean heldu da aitortza eta erreparazioa. Madrilgo M11ko atentatuak izan eta bi egunera hil zuten okina Valeriano de la Peña polizia nazionalak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak.
2024/06/18 - 18:08
Nafarroako Gobernuak polizia indarkeriaren beste bost biktima aitortu ditu
Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareak jakitera eman duenez, honako hauek dira aitortza jaso duten pertsonak: Iker Moreno, Iker Aristu, Ohian Ataun, Garbiñe Urra eta Mikeldi Diez. 16/2019 Foru Legeari jarraiki aitortu dituzte tortura kasuak.
2024/06/16 - 16:17
Jose Miguel Etxeberria 'Naparra' gogoratu dute Lizartzan, desagertu zela 44 urte bete direnean
Familiaren baserri ondoan egin dute ekitaldia, eta senideek argi utzi dute egia argitara atera arte ez dutela etsiko. 1980an Batallon Vasco Español taldeak bere gain hartu zuen Naparraren bahiketa eta hilketa, eta familiak ezinbesteko jotzen du 1968ko Sekretu Ofizialen Legea indargabetzea.
2024/06/01 - 17:18
Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 45. urteurrenean
Eguzkik eta Gladys Gogoan elkarteak deituta, dozenaka lagun bildu dira Cristina Enea parkean Venezuelan jaio baina 4 urte zituenetik Donostian bizi izan zen ekologista gogoratzeko. Guardia Zibilak hil zuen, nuklearren eta Bardeako tiro-eremuaren aurkako protesta batean, Tuteran, duela 45 urte.
2024/05/30 - 22:51
Estatu indarkeriaren biktimei aurrekaririk gabeko aitortza egin die Nafarroako Gobernuak
Eskuin muturreko taldeek edota Poliziak eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimak aitortzeko lehen ekitaldi ofiziala egin du gaur Nafarroako Gobernuak. Baluarten bilduta eta Ana Ollo Memoria Historikorako kontseilaria buru aurreneko 12 biktimak aitortu dituzte.
2024/05/30 - 22:20
Estatu indarkeriaren biktimei aurrekaririk gabeko aitortza egin die Nafarroako Gobernuak
Familiak bertan izan dira, eta, batzuentzat, aitortza "40 urte berandu heldu bada ere, pozik" hartu dute. Une hunkigarriena lau biktimaren familiak oholtzara igo direnean bizi izan da. Ekitaldia urtero errepikatuko du Foru Gobernuak.
2024/05/30 - 10:34
Eskuin muturraren eta poliziaren indarkeriaren biktimak aitortzeko ekitaldia egingo dute gaur Nafarroan
Foru Gobernuak biktima gisa aitortu dituen lehen 12 pertsonak aintzat hartzeko lehen ekitaldi ofiziala izango da arratsaldekoa. Besteak beste, Guardia Zibilak eraildako Mikel Zabalza eta Mikel Arregi errekonozituko dituzte.
2024/05/03 - 18:24
Bigarren indusketan ere ez dute "Naparra"ren gorpuzkirik aurkitu
Frantziako Armadak eta Jendarmeriak apirilaren 22tik 24ra egin zuten bigarren indusketa, Landetan. Bilaketa horren txosten ofiziala Auzitegi Nazionalera igorriko dute, eta Ismael Moreno epaileak erabakiko du kasuaren inguruan.
2024/05/03 - 18:14
Sekretu Ofizialen legea indargabetzea eskatu dute 'Naparra'-ren senideek
Bigarren indusketan ere, ez dute Jose Miguel Exeberria "Naparra"ren gorpuzkirik aurkitu. 1980an desagertu zen eta Batallon Vasco Españolek hartu zuen bere gain desagertzea. Sekretu Ofizialen legea indargabetzea eskatu dute, beste behin, 'Naparra'-ren senideek.
2024/04/25 - 20:03
Nafarroak poliziaren edo eskuin muturraren indarkeriaren biktimak aitortzeko ekitaldi bat egingo du "laster"
Joan den astean Foru Gobernuak indarkeria mota horren lehen 12 biktimen aitortza iragarri ostean, Nafarroako Exekutiboak esan du ekitaldi publikoa "beste urrats bat" izango dela "erreparazio eta aitortza prozesu horretan".
2024/04/18 - 21:50
Idoia Zabalza: ''Lehen eta bigarren mailako biktimak ez egotea aurrerapauso handia da''
Nafarroako Gobernuak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen 12 biktima aitortu ditu, besteak beste, Guardia Zibilak eraildako Mikel Arregi eta Mikel Zabalza. Albistea jakin berritan, EITBrekin hitz egin du Idoia Zabalzak, Mikelen arrebak.
2024/04/18 - 14:15
Nafarroak poliziaren edo eskuin muturraren indarkeriaren lehen 12 biktimak aintzatetsi ditu
Nafarroako Gobernuak aurrenekoz aitortu ditu biktima gisa Guardia Zibilak eraildako Mikel Zabalza eta Mikel Arregi. Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak atzera bota ditu lau eskaera, eta prozeduraren fase desberdinetan dauden beste 60 espediente aztertzen ari da.
2024/03/16 - 18:05
Pasaian eraildako komando autonomoetako kideen senideek justizia eskatu dute, sarraskitik 40 urte betetzean
40 urte epaitegietan borrokatzen eman ondoren, "Pasaiako badian gertatu zena" ofizialki onartu ez izana deitoratu dute, eta salatu dutenez, epaitegiek "hilketa zantzuak daudela onartu arren, ez dute kasua argitzeko borondaterik izan".
2024/03/03 - 23:49
Lau pertsona atxilotu eta hainbat zauritu dituzte, tartean 7 ertzain, martxoaren 3ko istiluetan, Gasteizen
Manifestazioaren deitzaileek "hamarnaka zauritu eragin dituen Ertzaintzaren karga guztiz basatia" salatu dute. Besteak beste, Ertzaintzaren furgoneta bat gazte baten gainetik igaro dela esan dute, eta zaurituetako batek konortea galdu duela.
2024/03/03 - 20:12
Martxoaren 3ko biktimak oroitu dituzte milaka lagunek Gasteizen, sarraskitik 48 urte bete diren egunean
Lore-eskaintzaren ostean, Martxoak 3 biktimen elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deitutako manifestazioa hasi da, "Etorkizun justu baterantz" lelopean. Istiluak izan dira, Ertzaintza manifestariei oldartu zaie eta hainbat lagun zauritu dira. Lau pertsona atxilotu dituzte.
2024/03/03 - 16:24
1976an Poliziak hildako bost langileak oroitu dituzte Gasteizen
Lore-eskaintzaren ostean, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute, "Etorkizun justu baterantz" lelopean. Biktimak gogoratzeko erakundeek sortuko duten memoriala txalotu du Martxoak 3 elkarteak.
2024/03/03 - 14:53
Istiluak izan dira Gasteizen martxoaren 3ko biktimen omenez egindako manifestazioan
El Corte Ingles parean izan dira istiluak. Hainbat manifestarik bengalak eta pintura gorria bota dute eraikinera, eta tentsio uneak izan dira. Ertzaintzak kargatu egin du. Lau lagun atxilotu dituzte eta hainbat zauritu izan dira.
2024/03/03 - 13:30
Martxoaren 3ko biktimen omenez egindako lore-eskaintzan parte hartu dute alderdi politikoek
1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako bost langileen aldeko lore-eskaintzan izan dira Pello Otxandiano (EH Bildu), Imanol Pradales (EAJ), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), Alba Garcia (Sumar) eta Ainhoa Domaica (PP).