Polizia abusuen biktimak
Albiste izango da: 40 urte Monbar Hoteleko atentatua izan zela, Pentsiodunen herri-ekimena eta Zinemaldia
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Autobus batek Nafarroa eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu, Mikel Zabalzaren oroimenez
"Txiki eta Otaegi ez ziren heroiak ezta martiriak izan": Fernando Buesa Fundazioak eta Covitek fusilamenduen urteurrenean ETA goratzea salatu dute
Bi elkarteek, halaber, ohar bateratu bidez, erakunde publiko, lokal, autonomiko eta estatuko guztiei eskatu diete "pertsona horien omenezko ekitaldiak ez sustatzeko eta ez babesteko".
Nafarroako Gobernuak beste sei pertsona gehiago aitortu ditu Estatuaren bortxaren biktima modura
Ebazpen horiekin 84 dira jada orian arte 16/2019 Foru Legearen esparruan indarkeria politikoaren biktima gisa aitortutako pertsonak.
Giza Eskubideen Behatokiak eta Josu Mujikaren familiak lau kazetari deklaratzera deitzeko eskatu dute
Era berean, Mujikaren heriotzaren 50. urteurrena betetzean, 2019an Bilbon eta Madrilen, 'Yo confieso. 45 años de espía' liburuaren aurkezpenak antolatu zituzten bi pertsonen testigantza jasotzea eskatu du GEBehatokiak.
Espainiako Poliziako komisario bat atxilotu dute Nafarroan, haren menpeko lankide bati sexu-erasoa egitea leporatuta
GEBehatokiak Espainiari ohartarazi dio uztailaren 31ra arte duela tortura kasu bat ikertzen hasteko
Gobernuari eskatzen dio aplika ditzala Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen azken txostenean jasotako "nahitaez bete beharreko" gomendioak. Txosten horretan kezka adierazten du Batzordeak, Espainian tortura-kasuak modu eraginkorrean ikertzeko bermerik ez dagoelako.
Tortura delituaren definizioa nazioarteko estandarretara egokitzeko eskatu dio NBEko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuari
Alde horretatik, Batzordeak mekanismo independente bat eratzea eskatu du, segurtasun-indarren tortura- eta tratu txar-salaketa guztiak ikertzeko, eta deitoratu du delitu horrek 15 urterekin preskribatzea.
Justizia Aranarentzat plataformak salatu du Bilbon barrabil bat galdu zuen gaztea zauritu zuen "ertzaina estaltzen" ari direla
Plataformaren hitzetan, "nahikoa zantzu" daude ziurtatzeko "Iker jo zuen foam bala zuzenean jaurti zutela, inolako istilurik edo arrisku egoerarik ez zegoen testuinguru batean".