'EL LOBO'-REN AUKAKO AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza Eskubideen Behatokiak eta Josu Mujikaren familiak lau kazetari deklaratzera deitzeko eskatu dute

Era berean, Mujikaren heriotzaren 50. urteurrena betetzean, 2019an Bilbon eta Madrilen, 'Yo confieso. 45 años de espía' liburuaren aurkezpenak antolatu zituzten bi pertsonen testigantza jasotzea eskatu du GEBehatokiak.

Mikel Lejarza, ETAn infiltratutako polizia. Irudia: EITB

Giza Eskubideen Behatokiak eta 1975ean Madrilen hil zen Josu Mujikaren senideek lau kazetariri deklarazioa hartzeko eskatu dute, ETAn infiltratu zen Mikel Lejarza El Lobo-ren eta beste polizia baten aurka aurkeztu zuten kereilaren baitan. Biei " gizateriaren aurkako" delituak leporatzen dizkiete bi Behatokiak eta Mujikaren familiak.

Josu Mujika 1975eko uztailaren 30ean hil zen Madrilgo erdiguneko kale batean, inteligentzia-zerbitzuek agente infiltratu bat zuten komando bateko kideak atxilotzeko operazio batean. Eusko Jaurlaritzak giza eskubideen urraketaren biktima gisa aitortu zuen Mujika, polizia gehiegikerien legetik sortutako txostenetako batean.

Eusko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak adierazi zuenez, bertsio ofizial kontrajarriak (hasieratik hasi suizidioarena, bihotzekoak jo, eta tiroketa) ezin izan ziren argitu, independentea izan ez zen ikerketa batean.

GEBehatokiak kereila aurkeztu zuenean, orain urtebete, gogora ekarri zuen aipatutako Balorazio Batzordeak Mujikaren auziari buruzko ebazpenean "gutxienez bi egileren parte-hartzea" aipatu zuela: "Mikel Lejarza, infiltratutako agentea" eta beste polizia bat.

Salaketak "gizateriaren aurkako delitua" leporatzen die, Memoria Demokratikoaren Legeak "preskribaezin eta amnistiaezina" gisa ezartzen duena.

Orain, Mujikaren heriotzaren 50. urteurrena betetzean, GEBehatokiak ohar bat zabaldu du, eta, bertan azaldu duenez, aipatutako lau kazetarien deklarazioekin batera, 2019an Bilbon eta Madrilen 'Yo confieso. 45 años de espía' liburuaren aurkezpenak antolatu zituzten bi pertsonei testigantza hartzea ere eskatu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X