Albiste izango da: 40 urte Monbar Hoteleko atentatua izan zela, Pentsiodunen herri-ekimena eta Zinemaldia
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Hauek dira astelehen honetako, 2025eko irailaren 8ko titular nagusiek hartuko dituzten gaiak:
- 40 urte Monbar hoteleko atentatutik: Lau pertsona hil zituzten tirokatuta eta bostgarren bat zauritu zuten.GALek egindako odoltsuenean. Urte batzuk geroago hilketaren autore materialak epaitu zituzten, Marsellako bi mertzenario. Epaiketan zehar, Estatu espainiarreko zerbitzu sekretuek kontratatu zituztela aitortu zuten, baina ikerketa hori froga faltagatik itxi zuten.
- Pentsioei buruzko eztabaida: Pentsioen osagarri bat bermatzeko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako legegintzako herri-ekimeneko lege-proposamena aintzat hartzea eztabaidatu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Bestalde, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazio bat deitu du "Eusko Jaurlaritzak pentsioei buruzko ILPa eztabaidatzeko blokeoa" salatzeko.
- Zinemaldia: Colin Farrell Gipuzkoako hiriburuan da dagoeneko eta glamour osoa zabalduko du "Ballad of a Small Player" filmaren estreinaldiarekin. Patxi Bisquerten "Omburen itzala" filma ere estreinatuko da.