Nafarroako Gobernuak beste sei pertsona gehiago aitortu ditu Estatuaren bortxaren biktima modura
Ebazpen horiekin 84 dira jada orian arte 16/2019 Foru Legearen esparruan indarkeria politikoaren biktima gisa aitortutako pertsonak.
Nafarroako Gobernuak "giza eskubideen urraketen biktima" modura aitortu ditu, 6/2019 Foru Legearen babesean, Nafarroan estatuaren aldetik bortxa politikoa jasan zuten beste sei pertsona.
Hala jakinarazi du 'Egiaren garaia da. Memoria Inclusiva para Navarra' ekimenak adierazpen batean, eta gaineratu duenez aintzatespen horiek "aurrera pauso dira Nafarroan memoria inklusibo batekin konprometituko den eta motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan gertatutako guztia salbuespenik gabe ezagutzeko aukera emango duen elkarbizitza esparru bat eraikitzeko bidean".
Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak onartutako kasuek "berriro ere erakusten dute Nafarroako indarkeria politikoaren errealitateari erantzukizunez heldu behar diotela botere publikoek".
Ekimenetik pertsona horietako bosten izenak jakinarazi dituzte. Horien artean, Jose Luis Cerezo Conde, 1970ean eta 1973an Polizia Nazionalak birritan torturatua, eta Joxe Lacalle Huarte. 1978an Guerrilleros de Cristo Reyk bere tabernan egindako eraso baten biktima izan zen Lacalle, 1979an lehergailu bat jarri zioten bere tabernan eta 1981ean Guardia Zibilak torturatu egin zuen.
Horiez gain, biktima gisa aitortua izan da Txaro Etxetxipia Senosiain, 1983an Polizia Nazionalak torturatua; baita Odon Ulibarrena Iroz, 1984an eta 1985ean Polizia Nazionalak bi aldiz torturatua; eta Javier Casado Gurucharri, 1990ean Polizia Nazionalaren erasoa jasan zuena.
Ebazpen horiekin, dagoeneko 84 dira Foru Lege honen esparruan ofizialki indarkeria politikoaren biktima gisa aitortutako pertsonak. Egiari Zor eta Pertsona Torturatuen Sareak eskuartean dituten datuen arabera, biktima horieetatik sei hildako pertsonak dira (horietako bat torturaren ondorioz); 54 torturatuak; 19 lesio fisiko eta/edo psikologikoak jasan dituztenak; bi pertsona kalte materialak jasandakoak; torturatutako pertsona bat zeinak lesio fisikoak eta kalte materialak ere jasan zituen; torturatutako pertsona bat, kalte materialak ere jasan zituena; eta beste bat lesio fisiko eta kalte materialak jasan zituena.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.