Sindikatuak
2025/04/15 - 18:26
BSHren Europako langileen batzordeak elkartasuna helarazi die Ezkirozko langileei
BSHren Europako langilee batzordearen bi ordezkari Ezkirotzen izan dira gaur, multinazionaleko 18.000 langileren izenean elkartasuna adierazteko. Zuzendaritzak iragarri zuenez, ekainean itxiko dute Nafarroako planta.
2025/04/15 - 18:20
Zer da lan-absentismoa, eta nola kuantifikatzen dute sindikatuek eta enpresek?
Alde bakoitzak desberdin interpretatzen du absentismoa, eta, beraz, estatistikak eta zifrak aldatu egiten dira kontzeptuaren definizioaren arabera.

2025/04/14 - 22:39
Greba deitu dute Nafarroako Volkswagen lantegian apirilaren 28rako, lan-baldintzek "okerrera" egin dutelako
ELA, LAB eta CGT sindikatuen hitzetan, lantegiko autoentzako kako edo olagarro berria da horren arrazoi nagusia. "Esan dezakegu NOPLOIko teknikariak harritu egin zirela fase batzuetan hartu behar ditugun postura behartu eta penagarriak direla eta", ohartarazi dute.
2025/04/11 - 09:19
Pedrosa: ''Sailak baliabide gehiago jarri ditu mahai gainean, sindikatuek soldata igoera lehenetsi dute''
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak esan du sindikatuei helarazitako azken proposamenean "neurri zehatzak" planteatu dituela. Hala, "onartezina" deritzo greba deialdi berriari.
2025/04/10 - 21:11
Bilbao Orkestra Sinfonikoko musikariek beren tresnak isildu dituzte kontzertua abiatu eta 15 minutura
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzaren ustez, ez dago greba egiteko arrazoirik. Langile-batzordeak, ordea, bajak betetzea eta langileen kopurua handitzea eskatzen du.
2025/04/10 - 13:59
Hezkuntzako sindikatuek astebeteko beste greba ziklo bat deitu dute maiatzerako
Maiatzaren 12tik 16ra deitu dituzte lanuzteak. Langileen ordezkarien aburuz, Hezkuntza Sailak egindako azken proposamenari "eduki, zehaztapen eta bermeak" falta zaizkio eta, salatu dutenez, Jaurlaritzak "ultimatum gisa planteatu du". "Ez dugu sinatuko", ohartarazi dute.
2025/04/09 - 21:02
Langile publikoak kalera atera dira Iruñean, soldata hobeak eta langile gehiago eskatzeko
Bere eskarien artean daude karrera profesional horizontala, objektiboa eta diskriminaziorik gabea, langileen estatutua eguneratzea, enplegua egonkorra izan dadila eta behin-behinekotasuna murriztea. Gainera, soldata KPIarekin parekatzea ere aldarrikatzen dute.
2025/04/09 - 09:49
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, zerga berrikuspena eta EH Bildu eta PSE-EE bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/08 - 23:27
Kepa Anabitarte euskal sindikalismoaren ikurra zendu da
Pasaian jaioa, gaztetan hasi zen ELA sindikatu klandestinoan militatzen, eta erbesteratu beharra izan zuen. 91 urterekin hil da, Donostian.
2025/04/08 - 15:41
Hezkuntza Sailarekin gerturatzerik ez, eta mobilizazio gehiago egitea erabaki dute sindikatuek
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek prentsaurrekoa deitu dute ostegunerako, eta bertan iragarriko dituzte "mobilizazio-dinamikaren ondorengo urratsak". Haizea Arbide Steilasen ordezkariak aitortu duenez, "ez da baztertzen greba gehiago deitzea".
2025/04/08 - 11:28
Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestone lantegiko 335 kaleratzeen aurka protesta egiteko
Basauriko Bridgestone lantegiko beharginen % 100ek egin dute bat gaur multinazionalaren zuzendaritzak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin. Bi greba egun gehiago deitu dituzte apirilaren 11rako eta 15erako.
2025/04/08 - 09:36
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, greba Basauriko Bridgestonen eta Emakunde saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/07 - 16:02
''EBn gastu militarra igotzearen aurka agertzeko'' eskatu die ELAk Pradalesi eta Chiviteri
Bilbon eta Iruñean izango den Maiatzaren 1eko manifestazioaren leloa aurkeztu du sindikatuak ('Gutxieneko soldata, hemen erabaki'). Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak ohartarazi duenez, Euskadirako gutxieneko soldata propioa aldarrikatzen jarraituko dute.
2025/04/05 - 16:20
Milaka lagun bildu dira Donostian etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioan
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohartarazi duenez, etxebizitzaren arazoaren konponbidea "ez da higiezinen negozioaren finantziazio publikotik etorriko, baizik eta antolaketaren eta hobekuntza eraginkorren aldeko borrokatik" eta "higiezinen sektorearen irabaziak murriztetik".
2025/04/04 - 18:46
Eredu sozial eta ekonomikoa modu integralean, sakon eta patxadaz aztertzeko deia egin du EH Bilduk
EH Bilduk eztabaida ekonomiko paraleloak "osotasunean" aztertzeko osoko bilkura monografikoa proposatu du Legebiltzarrean. Arroyok (LAB) esan du langileentzat garrantzitsu diren gaiak jarri direla agendan, baina ez du Jaurlaritzaren politika publikoetan formez haragoko aldaketa sakonik ikusten.
2025/04/04 - 13:48
Hezkuntza eta sindikatuak gaur bildu dira negoziazioei berriz ekiteko
Hezkuntza sailburuak espero du apirila akordioak lortzeko "aukera" bihurtzea. Sindikatuak, bestalde, gatazka hori denboran ez luzatzeko prest agertu dira, baina bilera honetatik asko espero ez dutela esan dute.
2025/04/04 - 09:47
Albiste izango dira: Hezkuntza eta sindikatuen bilera, gerra komertziala eta Errekaldeko gaztetxea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/03 - 16:07
Sindikatuek Confebaski aurre egiteko eskatu diete alderdi eta erakundeei, EAErako gutxieneko soldataren alde
Confebasken "izaera autoritarioa eta erreakzionarioa" kritikatu dute sindikatuek, 1.500 euroko gutxieneko soldata negoziatzeko eskaintzari uko egin diolako.
2025/04/02 - 22:47
EAEn gutxieneko soldata negoziatzeko eta adosteko Confebask presionatzea eskatu diote ELAk eta LABek Pradalesi
Lakuntzak adierazi du bileran ez dutela entzun gustatuko litzaiekeena, eta esan du ez dutela lehendakariaren jarrera ontzat emango. Ildo beretik, Aranbururen hitzetan, batzarretik "borrokan jarraitzeko ideiarekin" atera dira.
2025/04/02 - 18:24
Martxa batek amaiera eman dio irakaskuntza publikoko irakasleen sektoreko bigarren mobilizazio-zikloari
Sindikatuen arabera, hezkuntza publikoko irakasleen greba-egunaren jarraipena % 75ekoa izan da. Hezkuntza Sailari "negoziatzeko eta akordio batera iristeko borondatea" eskatu diote sindikatuek edo, bestela, greba egun gehiago planteatzeko prest agertu dira.