Soldatak
2024/01/30 - 14:07
EAEko langile publikoek ere soldataren % 0,5eko igoera izango dute
Bingen Zupiriak baieztatu duenez, EAEko 152.000 langile publikoek ere soldataren % 0,5eko igoera izango dute, 2023ko BPGaren zifrak Estatuko Aurrekontu Orokorrekin batera zetorren koadro makroekonomikoan jasotakoa gainditu baitu.
2024/01/30 - 10:30
Soldata % 4,6 igo da Euskadin, baina erosteko ahalmena portzentaje berean galdu du
Horrela, EAEko batez besteko soldatak maximo historiko berria ezarri du 2023an, hilean 2.197 euro, eta Espainiako Estatuko bigarren altuena izaten jarraitzen du. Nafarroan ere % 6,2 igo da ordainsaria (2.056 euro), eta zerrendako hirugarren postuan jarraitzen du.
2024/01/17 - 15:19
Yolanda Diazek CCOOekin eta UGTrekin sinatu du lanbide arteko gutxieneko soldataren ingoera
Akordioari esker, lanbide arteko gutxieneko soldata % 5 igoko da, hilean 1.134 euroraino, hamalau ordainsaritan. Atzeraeraginezko ondorioak izango ditu 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
2024/01/17 - 09:56
LABen eta patronalaren aurreakordioari esker, % 15,3ko soldata igoera izango dute ikastoletan aurten
Lan baldintzak ikastetxe publikoetako langileek dituztenekin parekatzeko bidean, lanpostuei eusteko eta lan zama arintzeko neurriak ere itundu dituzte. Gainera, 2027rako soldata igoerak % 18-20raino heltzea hitzartu dute.
2024/01/17 - 09:13
Albiste izango dira: Greba itunpekoetan, gutxieneko soldataren igoera eta Gorka Urbizuren diskoaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/17 - 09:07
Gutxieneko soldata 1.134 eurotara igotzeko akordioa gaur izenpetuko dute
Lan Ministerioaren egoitzan egingo da sinatze ekitaldia, 13:00ean. Ondoren, testua Kongresura igorriko da, eta ondo bidean, datorren astean onartuko du Ministroen Kontseiluak.
2024/01/12 - 13:07
Mendiak nabarmendu du Sanchezek ez duela autonomia erkidego bat besteen gainetik lehenesten
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren arabera, migrazio eskumena ez da goizetik gauera eskualdatuko Kataluniara.
2024/01/12 - 11:55
Espainiako Gobernuak eta sindikatuek 2024ko gutxieneko soldata % 5 igotzea adostu dute, 1.134 euroraino
CEOE eta Cepyme enpresa-erakundeek ez dute bat egin akordioarekin, eta adierazi dute ez zaiela erantzunik eman kontratu publikoetan gutxieneko soldata indexatzeko eta landa-sektorerako hobariak ezartzeko eskaerei.
2024/01/12 - 11:49
Gobernuak eta sindikatuek adostu dute 2024ko lanbide arteko gutxieneko soldata % 5 igotzea, 1.134 eurora arte
Lan Ministerioak CCOO eta UGT sindikatuekin adostu du ostiral honetan lanbide arteko gutxieneko soldata igotzea. Igoera hori 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioekin aplikatuko da. Enpresariak akordiotik aldendu dira, beren eskaerak lortu ez dituztelako.
2024/01/12 - 09:08
Albiste izango dira: Soldata minimoaren igoera, itsaso Gorriko krisia eta Guggenheimeko programazio berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/11 - 12:49
Diazek bilerara deitu ditu sindikatuak langabeziako sorospena negoziatzeko eta gutxieneko soldata igotzeko
Kongresuak dekretua atzera bota ostean, Lan ministroak iragarri du Eztabaida Sozialerako Mahaia deituko duela erreforma agente sozialekin negoziatzeko. Horrez gain, gutxieneko soldataren igoera, % 4-5-ekoa, adostu nahi du sindikatuekin, CEOE patronala akordiotik kanpo geratu baita.
2024/01/08 - 16:00
Akordiorik gabe amaitu da lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko bilera
Lan Ministerioak uste du lanbide arteko gutxieneko soldataren % 4ko igoera "nahikoa orekatua" dela sindikatuekin eta patronalarekin akordio bat lortzeko, eta patronalari ohartarazi dio, itunik ezean, igoera "anbizio handiagokoa" izango dela.
2024/01/08 - 13:59
Gutxieneko soldata Europar Batasunean: Luxenburgoko 2.387 euroetatik, Bulgariako 399 euroetara
Europar Batasuneko herrialde gehienetan legez dago ezarrita lanbide arteko gutxieneko soldata, eta, berez, inflazioaren arabera egokitzen da urtero.
2023/12/05 - 20:03
Tolosaldeko Asuncion klinikako langileek hitzarmen berri bat lortu dute KPIa bermatzen duten igoerekin
Hitzarmen berriaren hobekuntzen artean daude 2024ko urtarrilaren 1ean langileei ordainsariak % 11 igotzea, enpresak 2022-2023ko atzerapenak ordaintzea eta enpresak konpromisoa hartzen duela 2024ko KPIa negoziatzeko datorren urtean.
2023/11/22 - 15:12
CEOEk proposatu du 2024an lanbide arteko gutxieneko soldata 1.124 eurora igotzea, eta 2025ean 1.145,77 eurora
Kasu bietan aplikagarria litzateke 2024rako zein 2025erako sindikatuekin hitzartutako akordioetan aurreikusitako berme klausula.
2023/10/03 - 14:56
EAEko sektore publikoko langileek % 0,5eko soldata igoera gehigarria izango dute aurten
Langile publikoen soldatak % 2,5 handitu ziren urtarrilean, baina beste % 0,5 igoko dira urritik aurrera, 2022ko eta 2023ko irailen arteko KPIaren baturak % 6 gainditu duelako.
2023/09/18 - 16:26
EAEko langileen % 94k hitzarmena du indarrean, 2012tik izan den daturik onena
Langileen % 52,9k hitzarmenak eguneratuta zituzten lehen seihilekoaren amaieran, eta % 6,2k, behera eginda. Gainera, Euskadin 2023an erregistratutako hitzarmenetan itundutako batez besteko soldata-igoera % 4,67koa da.
2023/08/28 - 13:37
LAB sindikatuak ''lan-gatazka ugariko'' urtea aurreikusten du
Igor Arroyok adierazi duenez, LAB sindikatuak soldatak KPIaren arabera igotzearen alde "borroka" egingo du, baita lan osasunean eta lan baldintzen arloan ere.
2023/08/21 - 17:59
Euskadiko batez besteko soldata EBkoa baino 203 euro txikiagoa da hilean
Europako 16 herrialdetako batez besteko soldatak Euskadikoak baino txikiagoak dira, eta beste 11 herrialdek ordainsari handiagoak dituzte.
2023/07/20 - 09:32
Albiste izango dira: Posta bidezko botoak, soldaten erradiografia eta greba Euskotrenen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.