NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko langileen % 63k lan hitzarmena indarrean zuten urte amaieran

Gainera, batez beste % 4,22ko soldata igoera adostu dute, 2023ko urte arteko KPIaren (% 3,1) gainetik.
Eraikuntzako langile bat Bilbon
Eraikuntzako langile bat Bilbon. Argazkia: EFE

2023a "bizia" izan zen negoziazio kolektiboaren arloan, eta EAEko langileen % 63k lan hitzarmena eguneratuta eta indarrean zutela amaitu zuten urtea. Portzentaje hori 2012tik izandako handiena da.

EAEko Lan Harremanetarako Kontseiluak astearte honetan jakinarazi duen azaroko eta abenduko txostenaren arabera, gaur egun indarrean dauden lan hitzarmen horietan % 4,22ko soldata igoera adostu dute, batez beste, 2023ko urte arteko KPIaren (% 3,1) gainetik. 

Hala ere, urtearen amaieran, langileen % 30,6 lan hitzarmena luzatuta zeuden eta % 5,6, berriz, hitzarmenik gabe.

Urte hasieran lan hitzarmena berrituta zuten langileen kopurua % 27koa zen, baina sindikatuek eta enpresariek lortutako akordioei esker, ehuneko hori % 63,8ra igo da urtea amaitzerako.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X