Espainiako Gobernuak eta sindikatuek 2024ko gutxieneko soldata % 5 igotzea adostu dute, 1.134 euroraino
Lan Ministerioak CCOOrekin eta UGTrekin adostu du 2024rako lanbide arteko gutxieneko soldata % 5 igotzea, hamalau ordainsaritarako, hileko 1.080 eurotik 1.134 euroraino. Igoera hori 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin aplikatuko da.
Hala jakinarazi du Joaquin Perez Rey Estatuko Lan idazkariak, gaur goizeko lehen orduan eragile sozialekin egin duen bileraren amaieran, abenduaz geroztik haiekin izandako elkarrizketen ondoren Gobernuak Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari buruz hartu duen erabakiaren berri emateko.
CEOE eta Cepyme enpresa-erakundeek ez dute bat egin akordioarekin, eta adierazi dute ez zaiela erantzunik eman kontratu publikoetan gutxieneko soldata indexatzeko eta landa-sektorerako hobariak ezartzeko eskaerei.
CEOE patronalak iragarria zuen akordiotik kanpo geratuko zela. Diaz bi aldeekin bildu zen astelehenean, baina antzua izan zen batzarra. Are gehiago, Lorenzo Amor CEOEko presidenteordeak batzarraren ondotik iragarri zuenez, patronala "ez da akordiora bilduko", eta Gobernua "xantaia" egiten ari dela salatu zuen.
Pedro Sanchezen Gobernuak CCOOrekin eta UGTrekin adostutako 2022ko eta 2021eko gutxieneko soldataren igoerekin ere ez zuen bat egin CEOEk, bai, ordea, 2020ko igoera; orduan hileko 900 eurotik 950 eurora igotzea adostu zen.
Bai Lan Ministerioa, bai CCOO eta UGT prest zeuden % 4ko igoera sinatzeko, baldin eta enpresa-erakundeek hiruko itun batekin bat egiten bazuten. Hala egin ezean, igoera hasierako % 4 hori baino "anbizio handiagokoa" izango zela ziurtatua zuten Ministerioak eta sindikatuek.
Izan ere, 2024ko lanbide arteko gutxieneko soldata % 5 igotzea eskatzen ari ziren sindikatuak, 2023ko 1.080 euroak baino 54 euro gehiago. Hori izan da azkenean adostutako igoera.
Joan den urtearen hasieran, Espainiako Gobernuak eta sindikatuek 2023rako lanbide arteko gutxieneko soldata % 8ko igotzea adostu zuen. Legealdi honetarako konpromisoa da, legez finkatzea, gutxieneko errenta hori beti izango dela batez besteko soldataren % 60ren baliokidea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.