Akordiorik gabe amaitu da lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko bilera
Momentuz ez dago akordiorik. Astelehen honetan Lan Ministerioak, patronalak eta sindikatuek lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko bilera egin dute, baina hitzorduak ez du fruiturik eman, eta ondorengo egunetan egingo dute bilera berri bat. Gaur gaurkoz hilean 1.080 euroan dago ezarrita gutxieneko soldata Espainiar Estatuan.
Lan Ministerioak lehenbailehen itxi nahi du akordioa, eta zehaztu du igoera hori % 4tik beherakoa ez izatea 2024an; enpresaburuek, beren aldetik, % 3ko igoera proposatu dute, eta sindikatuek % 5ekoa izatea nahi dute.
Bileraren aurretik, Laneko eta Gizarte Ekonomiako Estatu idazkari Joaquin Perez Reyk CEOEri ohartarazi dio, akordiorik ezean, azkenean sindikatuekin bakarrik negoziatuko duela igoera, eta, hortaz, ziur asko % 4tik gorakoa izango dela.
Gizarte Ekonomiako estatu-idazkariaren arabera, "denak egongo diren" itun bat lortzea zen gaurko bileraren helburua, eta zentzu horretan, "gaur gizarte eragileek baiezkoa eman diezaguten", bere esku dagoen guztia egiteko prest dagoela adierazi du.
Bilera, baina, akordiorik gabe amaitu da. CCOOk eta UGTk "koherentzia" eskatu diote Espainiako Gobernuari. Bileraren ostean, Mari Cruz Vicente CCOOko Ekintza Sindikaleko idazkari konfederalak esan du bilerak ez duela "arrakasta handirik" izan, eta hiru aldeek beste bilera bat adostu dutela ostegun edo ostiral honetarako.
UGTko gizarte-politikako idazkariorde nagusiak, Fernando Lujanek, bere aldetik, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoera ordaindutakoaren araberako gutxieneko pentsioen igoeraren antzeko parametroetan (% 5 eta % 7 artean igo dira) egotea nahi du, eta kotizaziopekoak ez diren gutxieneko pentsioen edo bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren antzeko parametroetan (% 6,9 hazi dira).
Lan Ministerioaren asmoa da aste honetan bertan Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoera onartzea, urtarrilean bertan onar dadin eta urtarrilaren 1etik aurrera atzeraeraginezko ondorioak izan ditzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.