Gutxieneko soldata 1.134 eurotara igo du Espainiako Gobernuak eta PFEZ zerga ordaintzetik salbuetsita utzi du
Lanbide arteko gutxieneko soldata % 5 igotzea, 1.134 euroraino (14 ordainsari), onartu du Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Igoera hori 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin aplikatuko da.
Urtarrilean adostu zuen igoera Lan Ministerioak CCOO eta UGTrekin. Igoerak 2,5 milioi langileri eragingo die zuzenean Estatu espainiar osoan, horietako gehienak gazteak eta emakumeak. CEOE eta Cepyme patronalek ez zuten bat egin itunarekin. 2018tik, % 46,8 igo da lanbide arteko gutxieneko soldata, hilean 344,1 euro.
Horrez gain, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) araudiaren moldaketa bat onartu dute gaurko bileran, eta ondorioz, zerga hori ordaintzetik salbuetsita geratuko dira gutxieneko errenta jasotzen duten herritarrak. Igo egin dute gutxieneko kopurua: 15.876 eurotik beherako soldatei ez zaie atxikipen hori ezarriko.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Maria Jesus Montero lehen presidenteorde eta Ogasun ministroak azaldu du zerga-araudia egokitzeko errege-dekretu bat onartu dutela, eta 2024ko aurrekontuetan txertatuko dutela. "Gutxieneko soldata jasotzen duen herritar bakar batek ere ez du PFEZ zerga ordainduko", gehitu du.
Bere aldetik, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroak azpimarratu du "Espainia herrialde hobea" dela gaurtik. "Soldata-arrakala murrizten duen neurria da. Genero ikuspegitik eragin oso garrantzitsua duen neurria da. Ordainsarietan alde handiak dituen herrialde batean, desberdintasuna murriztera datorren neurria da", gaineratu du. Dena dela, onartu du Europako soldatekin parekotasuna lortzeko oraindik lan asko dagoela egiteko.
Halaber, Ministroen Kontseiluak % 0,5eko soldata-igoera gehigarria onartu du langile publikoentzat, 2023rako.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.