Tafalla
Santos Cerdanek "dagokionean" azalpenak emango dituela esan du, Tafallako epaitegian agertu ostean
Santos Cerdan Milagron bizi da, jaioterrian, joan den azaroaren 19an Soto del Realeko espetxetik atera zenetik. Gaur lehen aldiz joan da Tafallako Lehen Auzialdiko Epaitegira, Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileak aske utzi ondoren hamabostean behin ezarritako agerraldia egitera.
Erabaki da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea
Joanes Illarregik irabazi du Tafallako finalaurreko eta zuzenean sartu da finalera. Berarekin batera, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Saio Alkaiza, Ekhiñe Zapiain, Sarai Robles eta Eki Mateorena oholtzaratuko dira azaroaren 29an, Nafarroa Arenan.
Lehen aldiz ikusi dute ibis eremita hegaztia Nafarroan
"Giselbert 916" izena duen hegazti-alea bere espezieko lehena da eskualdean, eta Eremita Proiektuari esker dokumentatutako migrazio-ibilbide baten barruan kokatzen da.
Auto-istripua izan da Tafallan, eta 17 urteko mutil bat larri zauritu da
Kopilotua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri, eta 29 urteko gidaria, berriz, Azkoiengo osasun zentroan artatu dute.
Pertsona bat hil da Tafallan furgoneta baten eta uzta biltzeko makina baten artean izandako istripuan
Polizia-iturriek jakitera eman dutenez, istripua 09:00etan gertatu da, NA-132 errepidean, Tafalla parean, eta hildako pertsona furgonetan zihoana da.
Tafallak su artifizialak bertan behera utzi ditu su arriskuagatik
Bero boladak eta suteen muturreko arriskuak prebentzio neurriak hartzera behartu dute Tafallako Udala.
Donostia, Galdakao, Iruñea, Tutera eta Nafarroako beste 19 udalerri sartu dira etxebizitza eremu tentsionatuen zerrendan
Espainiako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu du Hego Euskal Herriko 23 udalerri bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratzen dituen ebazpena. Iruñea eta Tuteraz gain, Nafarroan gune tentsionatu izendatu dituzte Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Elortzibar, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien.