Istripu larria Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

31 urteko motozale bat hil da, Artaxoan auto baten aurka talka egin ostean

Ezbeharra ostegunean gertatu zen, 22:27 aldera, NA-6030 Mendigorria-Tafalla errepideko 9,4. kilometroan. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten anbulantziaz, larri, baina gaur hil egin da.
Ostegun gauean, Artaxoan (Nafarroa), gertatutako ezbeharra. Irudia: Foruzaingoa
Ostegun gauean, Artaxoan (Nafarroa), gertatutako ezbeharra. Irudia: Foruzaingoa

31 urteko motor-gidari bat hil da, Artaxoan (Nafarroa) auto baten aurka talka egin ostean.

Ezbeharra ostegunean gertatu zen, 22:27 aldera, NA-6030 Mendigorria-Tafalla errepideko 9,4. kilometroan.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten anbulantziaz, larri, baina gaur hil egin da.

LAB sindikatuak ohar batean jakitera eman duenez, hildako motozalea Monbake enpresako langilea zen, arratsaldeko txandatik atera ostean etxerako bidean izan zuen istripua. Zentzu horretan, in itinere istripuetan "Nafarroak erakusten duen maila guztiz larria da, eta are larriagoa da LABek 2024ko apirilaren 28an proposatutako neurriak Nafarroako Gobernuak inplementatu ez izana", salatu du sindikatu abertzaleak.

Bigarren motozale bat oso larri zauritu da gaur arratsaldean N-121-A Iruñea-Behobia errepidean, Orikainen, erorikoa izanda, Nafarroako Gobernuaren arabera.

SOS Nafarroak 13:09an izan du ezbeharraren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Gidariak motorraren kontrola galdu eta erdibitzailea jo du, N-121-A errepideko 6. kilometroan.

Anbulantziak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman du motozalea, oso larri.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X