Telelana
2020/08/27 - 13:46
Sasoikako langileen kontratazioa deklaratzeko agindu die Eusko Jaurlaritzak enpresei
Langileen bizilekuak jakinarazi beharko dituzte, gaitza atzemateko PCR probak egin ahal izateko, eta, behar izanez gero, medikuen asistentzia bermatzeko.
2020/08/20 - 21:29
42 urteko langile bat hil da Barakaldon, lan-istripu ez-traumatiko batean
Lan-batzordeak elkarretaratzea egin du eguerdian, lantegiaren aurrean. Gizarte-taldeek eta sindikatuek, berriz, arratsaldean egin dute elkarretaratzea.
2020/08/16 - 13:43
Tapia: "Beste itxialdi bat hilgarria litzateke eta ekonomiak ez luke jasango"
Gainera, Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak uste du egokia izan daitekeela ERTEak irailetik harago luzatzea sektore batzuetan.
2020/08/14 - 13:52
Arabako diru-bilketa % 20,3 jaitsi da uztailera arte, 234,4 milioi gutxiago
Jaitsiera orokorra izan da zuzeneko zergetan eta zeharkako zergetan, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz. Dena dela, azaroan joera hori zuzentzea espero du Aldundiak.
2020/08/12 - 14:34
Euskadin sortutako enpresen kopuruak % 4,9 egin zuen gora ekainean
Ekainean Euskadin eratutako 257 enpresek harpidetutako kapitala 17,5 milioi eurokoa izan zen. Horietatik guztietatik, 255 sozietate mugatuak izan ziren eta bi sozietate anonimoak.
2020/08/11 - 13:48
Euskadin VTCak arautzen dituen dekretuaren puntu batzuen aurka jo du Lehia Batzordeak
Zalantzan jartzen ditu zerbitzua 30 minutu lehenago kontratatzera behartzen duen atala, eta eskuragarri dauden ibilgailuak geolokalizatzea debekatzen duena, besteak beste.
2020/08/10 - 11:20
Michelineko Gasteizko eta Lasarte-Oriako langileak gaur itzuli dira lanera
Merkatuaren susperraldiari esker, aurreikusitakoa baino hilabete lehenago altxatu dute lan-erregulazioa, baina azken hiruhilekoan kontsumoak izan dezakeen jaitsierarekin kezkatuta daude langileak.
2020/07/31 - 12:59
Telelan "egonkorra" eta "borondatezkoa" ezarri du Arabako Aldundiak
Kanpoan geratzen dira herritarren arretarako lanpostuak, erregistro-bulegoak, obra-bulegoak, idazkaritza eta bereziki sentikorrak diren datuak kudeatzen dituztenak.
2020/07/28 - 13:04
COVID-19ak 30.500 lanpostu suntsitu ditu Euskadin bigarren hiruhilekoan
Gainera, 1.600 langabe gehiago daude EAEn aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Nafarroan, berriz, 12.800 enplegu galdu dira, eta 3.900 langabe gehiago zenbatu dituzte.
2020/07/03 - 15:31
Egoera zaurgarrian dauden familien diru-sarrerak 7.000 eurora jaitsi dira krisiagatik
Ikerketa baten arabera, emakumeak dira prekarietate eta lan-pobrezia gehien jasaten dutenak, eta horrek egoera okerragoan jartzen ditu krisi berri bati aurre egiteko orduan.
2020/06/26 - 16:20
Telelanaren legeak kostuak bere gain hartzera behartuko ditu enpresak
Enplegatzaileek telelana kontrolatzeko neurriak ezarri ahal izango dituzte, baina intimitaterako eskubidea eraso gabe.
2020/06/22 - 09:02
Hego Euskal Herriko haur-eskola publikoak, gaurtik aurrera irekita
% 60ko edukierarekin zabaldu daitezke, baina % 15 inguru izango dira benetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, gaurtik Haur Eskolara itzuliko diren zero eta hiru urte arteko umeak.
2020/06/18 - 19:36
Aldi baterako enplegu-erregulazioko txostenak EAEn: langileek osagarri bat jaso dute
20.000 eurotik beherako oinarri arautzailea duten langileei zuzenduta dago neurria, eta 150 euro ordainduko dizkie Eusko Jaurlaritzak. Neurriak 44.000 pertsonari eragin diezaieke.
2020/06/18 - 09:16
Estatuko funtzionarioek telelana egiteko aukera izango dute astean lau egunetan
"Borondatezkoa eta behin-behinekoa" izango da, eta COVID-19ak eragindako osasun arloko krisia amaitutzat eman arte egongo da indarrean astelehenetik aurrera.
2020/06/13 - 15:41
Telelanean ari ziren euskal enpresak % 5 izatetik % 35era igaro dira pandemian
Adituen hitzetan, geratzeko etorri da, eta onura handiak dakartza, besteak beste, produktibitatea % 20 handitzea.
2020/06/09 - 23:02
Telelana egin ezin duten familiek lehentasuna izango dute haur eskoletan
Haurreskolak Partzuergoa prebentzio-plana prestatzen ari da COVID-19aren aurrean, ekainaren 22tik aurrera umeak berriz hartzeko aurreikuspenarekin.
2020/06/09 - 21:36
Espainiako Gobernuak telelanaren gastuak eta atsedenaldiak arautu nahi ditu
Arauak borondatezko izaera eta izaera itzulgarria ezarriko ditu, bai eta eskubide kolektiboen sustapena eta prestakuntza edo egikaritza ere.
2020/05/29 - 19:58
Ikastetxeetako langileek telelanarekin jarraitzea eskatu dute sindikatuek
Gainera, datorren ikasturteko plangintza negoziatzea berriro eskatu diote ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
2020/05/29 - 13:42
EAEko herritarren % 80k uste du Euskadi krisi ekonomikoan murgilduta dagoela
Euskaldunen % 47,5en lan karga handitu egin da, eta telelana egiten dutenen % 71,5ek sistema hori orokortzea babesten dute.
2020/05/15 - 14:06
Euskal Administrazioko langileen "itzuleran hutsuneak" salatu ditu ELAk
Ohartarazi duenez, langileen % 85ek ez dela "egokia" Eusko Jaurlaritzak "inposatutako" prozesua uste dute.