EAEko herritarren % 80k uste du Euskadi krisi ekonomikoan murgilduta dagoela
EAEko herritarren % 80k uste du Euskadi krisi ekonomikoan murgilduta dagoela, eta % 43k ohartarazi dute urtebete barru egoera "okerragoa" izango dela. Era berean, koronabirusa egun pairatzen duten "arazo nagusitzat" jotzen dute, egoera ekonomikoaren atzetik.
Deustuko Unibertsitateak ostiral honetan argitaratu ditu inkestaren 14. edizioaren emaitzak. Oraingoan, EAEko gizarteak koronabirusaren pandemian izandako jarreran, pertzepzioan eta haien bizitzetan izandako ondorioetan oinarritu da.
DeustoBarometroa maiatzaren 5etik 15era bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko 18 urtetik gorakoen artean egindako ikerketari esker gauzatu da. Guztira 1.004 elkarrizketa egin dira, eta % 3,09ko errore-tartea eskaintzen du.
Jasotako datuen arabera, EAEko herritarrek 'pandemia-koronabirusa' (% 62,5) dute hiru arazo garrantzitsuenen artean, eta atzetik datoz egoera ekonomikoa (% 38,9) eta langabezia (% 37,5). Osasuna (% 18,7) eta lan-baldintzak (% 14,1) ere lehenengo bost postuen artean daude. Kataluniako "gatazka politikoak", aldiz, % 0,2 baino ez ditu kezkatzen.
Halaber, EAEko herritarren % 48,7k egoera ekonomikoa "erregulartzat" jo dute, % 32,2k "ontzat" eta % 12,6k "txartzat". Testuinguru horretan, inkesta egin dutenen % 35,4k ohartarazi dute koronabirusak bere egoera ekonomiko pertsonalean izango duen eragina "negatiboa baina iragankorra" izango dela; % 26,7k, berriz, "negatiboa" dela uste dute, eta baliteke "iraunkorra" izatea. Aitzitik, % 28,9k dio ez duela eraginik izango eta % 4k baino gehiagok "positibotzat" jo du.
Ondorioz, % 43,6k uste dute Euskadiren egoera ekonomikoa "okerragoa" izango dela urtebete barru; % 34,6k, berriz, uste dute "berdin" egongo dela, eta % 16,3k uste dute hobera egingo duela. Gainera, hamarretik zortzik diote Euskadi krisi ekonomiko berri batean murgildu dela.
Krisiak bizi-baldintzetan izan duen eraginari dagokionez, egoera ekonomikoa dela-eta euskal herritarrek azken hilabeteetan egin ez dituzten ekintza nagusien artean daude arropa edo oinetakoak ez erostea, dentistarengana joateari uztea eta elikaduran gastuak murriztea.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.